accesskey_mod_conten
Bar goiburua gorputza bereizten

Begietarako prestazioak

Prestazio motak

Prestazio osagarriak

Zer dira?

Asistentzia sanitarioaren prestazio osagarria da: laguntza ekonomiko barematuak lente eta laguntza optiko jakin batzuen gastuei aurre egiteko.

Begietarako prestazioak kontzeptu hauek hartzen ditu:

  • Betaurrekoak (urrutirako edo gerturako)
    Betaurreko bifokalak/ progresiboak
    Kristala aldatzea (urrutirako edo gerturako)
    Kristal bifokala/progresiboa aldatzea
    Lentilla
    Erabili eta botatzeko lentillak (urteroko laguntza)
    Lente terapeutikoa
    Ikusmen urrirako laguntza optikoak (mikroskopioak, teleskopioak, telemikroskopioak, lupak eta iragazkiak)

  • Laguntza prismatikoak begi-higikortasunaren alterazio larriak dituztenentzat

Eskuratzeko araubidea eta baldintzak

Kristalak aldatzeari edo betaurrekoei dagokienez, urte naturaleko eta onuradun bakoitzeko betaurreko pare bat edo bi kristal aldatzea eskaintzen da gehienez.

Lentillei dagokienez ere, bi lentilla eskainiko dira gehienez urte naturaleko eta onuradun bakoitzeko. Lentillak erabili eta botatzekoak balira, kontzeptu honengatik emango den gehieneko laguntza 30 euro izango da, urte naturaleko eta onuradun bakoitzeko, eta aldi batean eskatu beharko da. Lentilla arrunten eta erabili eta botatzeko lentillen prestazioak elkarren artean bateraezinak izango dira, baita urte naturaleko finantza daitezkeen unitateak edo gehieneko kopurua gainditu ez bada ere. Muga hauek ez dute indarrik izango lente terapeutikoen kasuan.

Lente terapeutikoen kasuan, oftalmologiako espezialistaren txostena behar da, diagnostikoarekin eta preskripzioarekin, laguntza eskatzen den bakoitzean.

Onuradun hauek jaso ahalko dituzte ikusmen urrirako laguntza optikoetarako prestazioak: begi onean zuzenketarekin 0,3 (3/10) ikusmen-zolitasuna edo gutxiago dutenek, edo finkatze-ikuspuntutik 10 º-ko baino gutxiagoko ikusmen-eremua dutenek. Laguntza honen lehen eskaera egin ahal izateko, oftalmologiako espezialistaren txostena behar da, eta bertan ikusmen-zolitasuna eta ikusmen-eremua zehaztu behar dira. Gehienez 360 euro emango dira urte natural eta onuradun bakoitzeko.

Laguntza prismatikoen kasuan, oftalmologiako espezialistaren txostena behar da, diagnostikoarekin eta preskripzioarekin, laguntza eskatzen den bakoitzean. Gehienez 160 euro emango dira urte natural eta onuradun bakoitzeko.

Prestazio guztietarako, optikoaren edo helburu horietarako osasun-administrazio eskudunak baimendutako establezimenduaren faktura erakutsi beharko da, produktua pazientearentzako berariaz egokituta dagoela bermatzeko. Dena den, lente terapeutikoetarako, oftalmologia espezialistak ere egin dezake faktura.

Fakturak, baliozkoa izateko, legezko eta arauzko betekizun guztiak bete beharko ditu. Fakturan jaso beharko dira prezioen eta kontzeptuen xehetasunak eta ordaindu izanaren froga, edo, hala badagokio, ordainagiria erantsi.

Emandako prestazioen zenbaketa eta urteko egozpena egiteko, kasuan kasuko fakturaren data hartuko da kontuan.

Zenbatekoa

Laguntza hauek APU/2245/2005 Aginduaren, ekainaren 30ekoaren  III.eranskinean zehaztuta daude.

 

Begietarako prestazioak Zenbatekoak a
Betaurrekoak (urrutirako edo gerturako) 20
Betaurreko bifokalak/ progresiboak 30
Kristala aldatzea (urrutirako edo gerturako) 10
Kristal bifokala/progresiboa aldatzea 15
Lentilla 20
Erabili eta botatzeko lentillak (urteroko laguntza) 30
Lente terapeutikoa 40
Ikusmen urrirako laguntza optikoak 180
Laguntza prismatikoak begi-higikortasunaren alterazio larriak dituztenentzat 80

Onuraduna

Altan edo altaren pareko egoeran dauden mutualistak eta onuradunak.

Aurkezteko epea

Prestazio horiek aitortzeko eskubideak ordainagiriaren datatik bost urtera preskribatuko du. Preskripzioa eten egingo da Kode Zibilaren 1973. artikuluan ezarritako ohiko kausak edo mutualitate orokorrean egindako erreklamazioren bat direla medio.

Aurkezteko lekua

  • 2019ko martxoaren 1etik aurrera, aktibo dauden nahitaezko mutualistek hortzetarako eta begietarako prestazioei buruzko eskaerak aurkezteko, prozesu elektroniko hauek erabili beharko dituzte gure egoitzan https:// sede.muface.gob.es. Hortzetarako prestazioen eskabidea eta Begietarako prestazioen eskabidea.Horretarako, ziurtagiri digitala, NAN elektronikoa edo CL@ve identifikazioa beharko dira. Cl@ve-identifikazioa nabarmendu nahi dugu, Mufacerekin edo beste administrazio edo erakunde batzuekin komunikatzeko aukera eskaintzen baitu, txartel edo software gehigarririk gabe . Erregistratu ahal izateko, ezagutu zerbitzu hau eskaintzen duten MUFACEren bulegoak , edo sartu hemen.
  • Erretiratutako mutualistek, norberaren izeneko onuradunek edo borondatezko mutualistek, hala nahi badute, bide elektronikoz aurkez ditzakete hortzetarako eta begietarako prestazioen eskaerak, bai eta paperean ere, inprimaki ofizialarekin, urte natural bakoitzeko martxoko, iraileko eta urriko egun baliodunetan zehar gure bulegoetan posta arruntez edo urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluko erregistroen bidez. Posta arruntez bidaliz gero, eskaera aipatutako epean iritsi beharko da Mufacera.
  • Salbuespen gisa, mutualistek, gertaera eragileen datak eskubidearen preskripzioa badakar 2019ko martxoaren 1aren eta abenduaren 31ren bitartean, aurreko atalean aipatutako bideen bitartez aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak, baina betiere preskripzio hori gertatu ez bada Mutualismo administratiboaren Erregelamendu Orokorraren 375/2003 Errege Dekretuaren 53.1 artikuluak ezarritako bost urteko epea igarotzeagatik.

Paperezko eskabide-eredua

Eredu normalizatua(Abre en nueva ventana) aurrez aurre, posta arruntez edo urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluko erregistroen bidez egindako eskaerentzat (EEE barne).

Araudia

APU/2245/2005 Agindua, ekainaren 30ekoa(Abre en nueva ventana) MUFACEko asistentzia sanitarioaren prestazio osagarriak arautzekoa eta larruazalpeko etengabeko intsulina-infusioko ponpa eramangarrien finantzaketa-prozedura ezartzekoa. II., III. eta IV. eranskinak eguneratu dizkio .2019ko otsailaren 19ko Ebazpenak, Estatuko Funtzionario Zibilen Mutualitatearenak.

INTERESGARRIA
Begietako prestazioak (FAQ)