accesskey_mod_conten
Bar goiburua gorputza bereizten

Legezko Oharra

Webgune honen erakunde titularra MUFACE Estatuko Funtzionario Zibilen Mutualitate Orokorra da eta Lurralde Politika eta Funtzio Publikoko Ministerioari adskribatuta dago, egoitza nagusia Juan XXIII, 26 pasealekuan edukiz. Web hau Mutualitatearen sarbide-puntu elektronikoa da eta erabiltzaileek behar duten informaziora zein egoitza  elektronikora sartzea errazten du, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1.eko 40/2015 Legearen 39. artikuluak ezartzen duenarekin bat etorriz.

Diseinua, nabigatzeko egitura zein edukiak, antolaketa eta orrialdeen esteken aukeraketa MUFACEk egin ditu, Administrazio Digitalaren Idazkaritza Nagusiaren laguntzaz (Funtzio Publikoaren Estatuko Idazkaritza, MPTFP).

Debekatuta dago web honetako edukiak osoan edo partzialki kopiatzea jatorria aipatu edo baimena eskatu gabe.

Web honetako informazio eta edukiak ezin izango dira Administrazio Publikoarekiko   prozedura kontraesanezkoetan alegatu, Ez du inolako erantzukizunik bere gain hartzen eskumena daukan Administrazioaren inprimatutako dokumentuen eta orrialde hauetako argitalpen elektronikoaren artean egon litezkeen desadostasunengatik.

Alta eta izapideetarako eskatutako datuen titularrak bere sartzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurka egiteko eskubideak erabil ahal izango ditu. Zure eskubideaz baliatzeko edo gai honi buruzko informazioa lortzeko, sartu hemen Web orrialde honetako Datuen babesa atalean.

Erantzukizunik eza

MUFACEk ez du bermatzen Webgunera edo edukira sartzean etenik edo akatsik ez izatea, ez eta gunea eguneratuta ez egotea ere. Hala eta guztiz ere, akatsak konpontzeko, komunikazio berriz ezartzeko eta edukia eguneratzeko eginkizun guztiak burutuko dituela konpromisoa hartzen du akats, deskonexio edo edukien eguneratzerik ezaren berri izan bezain azkar, betiere ezinezko edo egiteko zail egiten duten arrazoiak ez badaude.

MUFACEk ez ditu inolaz ere bere gain hartzen Web honetatik estekatutako eduki, informazio edo zerbitzuak, betiere webekin zerikusirik ez izanez gero. Halaber, ez du bermatzen sistema informatikoan (hardware eta softwarean) birusa edo beste elementu batzuk bertan ez egotea, arrazoi horrengatik erabiltzaileari eragindako edozein motatako kalteengatiko edozein erantzukizun salbu. 

MUFACEk ere ez ditu bere gain hartzen gerta daitezkeen segurtasun akatsak, ez eta erabiltzailearen sistema informatikoari (hardwareari eta softwareari) edo sisteman gordetako fitxategiei edo agiriei eragin diezazkieketen kalteak ere, honako zio hauetatik sortutakoak:

Webguneko zerbitzu eta edukietara konektatzeko baliatzen denaren bidez  erabiltzailearen ordenagailuan birusa egoteagatik.
Nabigatzailearen funtzionamendu txarrarengatik.
Nabigatzailearen eguneratutako bertsioen erabilerarengatik.