accesskey_mod_conten
Bar goiburua gorputza bereizten

Onuradunak

Nor izan daitekeen onuraduna

Mutualismo administratiboaren onuradunen artean sartuta egon ahalko dira alta emanda dagoen mutualista baten kargura dauden senide edo pareko hauek:

1-Mutualistaren ezkontidea, eta mutualistarekin ezkontidearen pareko afektuzko harremanean bizi dena.
2-Ezkontide bien edo bietako baten ondorengoak eta seme-alabak, naturalak zein adoptatuak. Eta mutualistarekin ezkontidearen pareko afektuzko harremanean bizi denaren seme-alabak. Ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen seme-alabek onuradun izaera eskuratzeko, ezkontideak edo izatezko bikotekideak ere izan beharko dute mutualistaren onuradun.
3-Seme-alaben eta ondorengoen parekotzat hartuko dira adingabe hauek: mutualistak, ezkontideak edo izatezko bikotekideak harreran edo lege-tutoretzapean dituenak. Ezkontideen edo izatezko bikotekideen kasuan, horiek ere izan beharko dute mutualistaren onuradun.
4-Mutualistaren anaia-arrebak.
5-Mutualistaren zein bere ezkontidearen aurreko ahaideek, edozein dela ere ahaideon lege-izaera, are adopzioetan ere, eta aurreko ahaideon ondorengo ezkontzen bidezko ezkontideak.

Betekizunak

Betekizun hauek bete behar dira onuradun izateko:

1-Eskubidearen titularrarekin bizitzea, haren kontura.
2-Lanetik eratorritako errendimenduak, prestazio-izaerakoak eta/edo kapital higigarritik eta higiezinetik eratorritako errendimenduak barne, ez izatea ondorio askotariko errenta-adierazle publikoa halako bi baino gehiago.

3- Erregimen Orokorrean ezarritakoen antzeko hedapena eta edukiak izango dituen beste titulu baten babesik ez izatea, Gizarte Segurantzaren Espainiako sistema osatzen duten erregimenetakoren baten bitartez.

Onuradunak heriotza-kasuan

Alta emandako mutualista aktibo edo erretiratua hiltzen bada, haren alarguna eta umezurtza(k) bakarrik izan daitezke mutualismo administratiboaren onuradun.

Alargunaren parekotzat hartuko dira alarguntza-pentsioa jasotzen dutenak mutualismo administratiboaren aplikazio-esparruaren barneko funtzionarioen legezko ezkontide edo izatezko bikotekide izan direlako.

Umezurtzaren parekotzat hartuko da guraso mutualistak abandonatutako adingabea edo adin nagusiko ezgaitua.

Onuradun-izaerari eusteko betekizun bakarra bete beharko dute: beste titulu baten babesik ez izatea, Gizarte Segurantzaren Espainiako sistema osatzen duten erregimenetakoren baten bitartez.

Onuradunak ezkontza-lotura azkentzen den kasuetan

Mutualismo administratiboaren onuradun-izaerari eutsi ahalko diote, baldin eta ez badute beste titulu baten babesik Gizarte Segurantzaren Espainiako Sistema osatzen duten erregimenetakoren baten bitartez, alta emanda dagoen mutualistarengandik bereizita bizi den ezkontideak edo ezkontza deusez edo dibortzioz desegintzat deklaratu diotenak–mutualistaren kontura pentsio konpentsatzaile bat jasotzeko eskubidearekin–, eta mutualistaren seme-alabek.

Bateraezintasunak

MUFACEk mutualista baten konturako onuradun aitortzea edo mantentzea ez da bateragarria izango aseguratua edo onuraduna izatearekin Osasun Sistema Nazionalaren bitartezko asistentzia sanitarioari dagokionez.

Bateraezintasuna erabatekoa izango da onuraduna titular gisa atxiki bazaio mutualismo administratiboaren araubideari edo Gizarte Segurantzako sistemaren beste araubide bati.

Hala ere, bateraezintasuna ez da erabatekoa izango, mutualismo administratiboaren araubidean mutualista baten baino gehiagoren onuradun-izaera eskuratu daitekeenean, edo aipatu izaera eskura badaiteke Gizarte Segurantzaren sistemako beste araubide baten bitartez. Halakoetan, eskubide-titular bakarrarekiko onuradun izatea aukeratzeko eskubidea baliatu beharko da.

Araudia

 

 

Alta de beneficiarios

El alta de personas beneficiarias puede realizarse por varias vías,  a saber: a través de la sede electrónica, en nuestras oficinas o a través de otros registros. Recuerda que si la persona beneficiaria está de alta como beneficiario/a de un/a titular de otro Régimen de Seguridad Social debes aportar:

  • Autorización de dicho titular  para poder  ser alta  en MUFACE o en su defecto, realizar la baja previa en el régimen en el que se encuentre
  • Si el beneficiario es mayor de edad, autorización para  que la Mutualidad acceda a sus datos de nivel de renta en la Agencia Tributaria, o acreditación documental de su  dependencia económica del titular .  Ambas instrucciones e impresos correspondientes los encontrarás en el servicio electrónico o podrás descargarlos en esta página si realzas el trámite en oficina de MUFACE o por otros registros.

VÍAS PARA REALIZAR EL ALTA

  • A través de la sede electrónica:

El servicio está disponible para los mutualistas en la sede electrónica de MUFACE, sin que sea necesario el desplazamiento hasta  las oficinas de la Mutualidad. Los documentos necesarios se aportarán en formato electrónico (escaneados), mientras que los documentos que ya obran en poder de las administraciones públicas serán objeto de consulta directa por parte de Muface.

Pulsa en este enlace para acceder al servicio. En la pantalla inicial se recoge información sobre los familiares y asimilados a cargo del mutualista,  así como los requisitos y la documentación que ha de acompañarse a la solicitud para obtener la condición de persona beneficiaria.

Puedes acudir a nuestras oficinas o a otra oficina de registro con el impreso que se incluye en el enlace siguiente y la documentación requerida..Recuerda que si la persona beneficiaria está de alta como beneficiario/a de un/a titular de otro Régimen de Seguridad Social debes aportar:

Afiliazio prozedurak, berraktibazio handia, baxua

Alta eskaera, eta Onuradun Izan. (460  KB)Icono pdf