accesskey_mod_conten
Bar goiburua gorputza bereizten

Asistentzia sanitarioa Estatuan

Osasun-sistema nazionaleko zorro komunean ezarritako asistentzia sanitarioko prestazioa ematen die MUFACEk mutualistei eta onuradunei, hornitzaile publiko edo pribatuen bidez. Horretarako, hitzarmenak sinatzen ditu osasun-sistema publikoarekin, eta itunak, aldiz, asistentzia sanitarioko aseguru-erakunde pribatuekin.

Lankidetza-bitarteko horietan –hitzarmenetan eta itunetan– xedatzen dira alderdien eskubideak eta betebeharrak, bai eta mutualista eta onuradun eskubidedunentzako asistentzia sanitarioen motak, horiek emateko modua eta baldintzak ere.

Asistentzia sanitarioaren hornitzaileak

Zerbitzu-zorroa

MUFACEko onuradunei osasun-sistema nazionalaren zerbitzu-zorro komunaren arabera eskainiko zaie asistentzia sanitarioa. Zorro hori bermatuta dago, bai Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalarekin sinatutako hitzarmenean, bai asistentzia sanitarioko aseguru-erakundeekin izenpetutako itunean.

Zerbitzu-zorroa tekniken, teknologien edo prozeduren multzoa da; alegia, jakintza eta esperimentazio zientifikoan oinarritutako metodoak, jarduerak eta baliabideak, prestazio sanitarioak zertzeko bitarteko direnak. Zorrorako irispidea jarraibide edo arau sorta batez araututa dago arreta-maila guztietan, eta erreklamazio-sistema bat era badago.

 

 

 

INTERESGARRIA
Osasun-laguntza kontzertuak (FAQ)
Zerbitzuak eskuratzeko arauak
Europako Osasun-txartela (EOT) eta haren Ordezko Behin-behineko Ziurtagiria (CPS)
Osasunlaguntzarako aseguru entitateak