accesskey_mod_conten
Bar goiburua gorputza bereizten

Aldi baterako ezintasunagatiko sorospena

Prestazio-mota

Ezintasuna

Zertan datza?

Aldi baterako ezintasunagatiko sorospena prestazio bat da , hokao xede hau duena: mutualistak aldi baterako ezintasun-egoerako 91. egunetik aurrera jasaten duen ordainsari-murrizketa konpentsatzea, zerbitzu ematen duen organismoak ordainsari osagarriak ordaintzeari uzten diolako. ABEren egoera langile-organoak zehazten du, kausa horrengatik lizentzia emanda. Horretarako, MUFACEren asistentzia sanitarioa egiaztatzen duten gaixotasun-parteetan oinarritzen da.

Zenbatekoa

Aldi baterako ezintasuneko egoeretan, funtzionarioek eskubide ekonomiko hauek dituzte:

  • Lehenengo 90 egunetan, indarreko araudian ezarritako ordainsariak (informazio gehiago nahi izanez gero, unitate ordaintzailera jo dezakete).
  • Laurogeita hamaikagarren egunetik aurrera, hauek jasoko dituzte:
    • oinarrizko ordainsariak eta, halakorik bada, semea edo alaba kargura izateagatiko prestazioa, unitate ordaintzailearen eskutik.
    • Sorospena aldi baterako ezintasunagatik, MUFACEren kontura.

Sorospenaren zenbatekoa finkoa eta aldaezina da, harik eta indargabetzen den arte; zehazki, bi kopuruotan handiena izango da:

  • Sortutako ordainsari oinarrizkoen % 80 (soldata, hirurtekoak eta, hala dagokionean, maila barne) gehi aparteko ordainsari baten seiren bat, lizentziaren hirugarren hilabeteari dagokiona.
  • Lizentzialdiko hirugarren hilabetean sortutako ordainsari osagarrien % 75.

Sorospenaren guztizko zenbatekoa ezingo da izan lizentzialdiko hirugarren hilabeteari dagozkion ordainsari osagarrien guztizkoa baino handiagoa. Sorospenaren zenbatekoa handiagoa balitz, soberakoa kenduko da.

Baldintzak

Mutualista izatea, aldi baterako ezintasuneko egoeran egotea, eta Estatuko Funtzionario Zibilen Erregimen Berezian kotizatzen 6 hilabeteko aldia (gabealdia) eman izana egiaztatuta izatea. Aldi hori osorik ez bada kotizatu, Gizarte Segurantzako beste erregimen batzuei egindako kotizazioak zenbatu daitezke. Ezintasun-egoera eragin duen kontingentzia profesionala bada (lanbide-gaixotasuna edo zerbitzuan izandako istripua), ez da gabealdia eskatuko.

Informazio osagarria

Aldi baterako ezintasunagatiko sorospenerako eskubidea sortzen da aldi baterako ezintasuneko egoera hasi eta 3 hilabeteko epea amaitzen den egunetik aurrera, hau da, 91. egunetik aurrera.

Aldi baterako ezintasuneko egoerak dirauen bitartean eta horren ondorioak luzatzen diren bitartean ordainduko da sorospena, betiere horiek jasotzeko baldintzak betetzen badira. Aldi baterako ezintasuneko egoeraren gehieneko iraupena: 545 egun gehi 180 eguneko luzapena, balizko ezintasun iraunkorra baloratzen den bitartean. Prozesu osoaren gehieneko iraupena: 730 egun, aldi baterako ezintasuneko egoera eta prestazioa amaitu ondoren.

Aldi baterako ezintasunagatiko sorospena arrazoi hauengatik azkenduko da:

  • Gaixotasun-lizentzia amaitzea.
  • Erretiratzea
  • Heriotza.
  • Gehieneko iraupena igarotzea: 730 egun.
  • Aldi baterako ezintasunaren jarraipenerako osasun-azterketetara ez agertzea.

Sartu simulagailuan ezintasunagatiko sorospena kalkulatzeko.

Onuradunak

Baja medikoko partea eman zaion funtzionarioa, gaixotasunagatik edo istripuagatik lizentzia lortu duena, baldin eta gaixotasun edo istripu horrek funtzio publikoak egitea eragozten badio, eta MUFACEn osasun-laguntza jasotzen ari bada.

Aurkezteko epea

Aldi baterako ezintasuneko egoeran emandako laurogeita hamaikagarren egunetik aurrera eskatu ahalko zaio sorospena MUFACEri.

Aurkezteko lekua

Aldi baterako ezintasunagatiko sorospena eskatzeko bitartekoak honako hauek dira:

1) MUFACEren egoitza elektronikoaren bidez ( gidarako sarbidea(Abre en nueva ventana) ), eguneko 24 orduetan, urteko egun guztietan. Ziurtagiri elektronikoa, NAN elektronikoa, Cl@ve iraunkorra edo PIN Cl@vea behar dira. Cl@ve baliabidean erregistra daiteke, bulego batera joan beharrik gabe, Zerga Agentziaren Egoitza Elektronikoan(Abre en nueva ventana) sartuta («Trámites Destacados / Cl@ve» atala – sartu Cl@ve-ren eskabidera(Abre en nueva ventana) ): Gutun bat jasoko duzu Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoan aktibatu beharko duzun kode batekin.

2) Zerbitzuak ematen ditueneko erakundeko langileen unitatean, beherago agertzen den inprimaki ofiziala betez.

3) Posta tradizionalez, aipatutako inprimaki ofiziala betez.

4) Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak, 16. artikuluan ezartzen duen edozein erregistroren bidez.

5) Gure bulegoetan, aldez aurretik hitzordua eskatuta. Esteka honetan ikusi nola eska dezakezun hitzordua zure Probintzia Zerbitzuan.

Dokumentazioa

Eskaera-eredua (176  KB)Icono pdf

Eskaera-eredua IRPF (218  KB)Icono pdf

Banku-kontua aldatzeko inprimakia (262  KB)Icono pdf

PFEZaren 145. eredua - Datuak komunikatzea ordaintzaileari (257 KB) Ventana nueva

PFEZaren 145. eredua aurkezten ez bada, haren inguruabar pertsonalak eta familiarrak kontuan hartu gabe kalkulatuko da atxikipen-tasa (Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 88.2 artikulua).

Langile-organoak zuzenean helaraziko dizkio MUFACEri laugarren hileko lizentzia eta lizentzialdiko hirugarren hilaren hasieran sortutako ordainsari oinarrizkoen eta osagarrien, eta 91. egunetik aurrera ordaintzeari utzitakoen ziurtagiria.

Langile-unitateetarako informazioa

Esteka hauen bidez eskura daitezke MUFACEk proposatutako ordainsari-egiaztagiria eta hura betetzeko jarraibideak.

Ordainsari-egiaztagiriaren eredua  (943  KB)Icono pdf

Ordainsari-egiaztagiria betetzeko jarraibideak (56  KB)Icono pdf

Eskabide elektronikoa

Sar zaitez orain Egoitza Elektronikoaren bidez zure eskabidea aurkezteko («Prestazio Sozialak/Solicitud de subsidio por IT, RE y RLN» atala).

Araudia

Agindua, PRE/1744/2010, ekainaren 30ekoa(Abre en nueva ventana) , zeinaren bidez arautzen baita aldi baterako ezintasuneko egoeren, haurdunaldiko arriskuaren eta edoskitzaro naturaleko arriskuaren aitortza, kontrol eta jarraipenerako prozedura, Estatuko funtzionario zibilen Gizarte Segurantzako araubide berezian.