accesskey_mod_conten
Bar goiburua gorputza bereizten

Erakunde sanitarioz aldatzea

1. Aldaketa Arrunta

Urtarrilean eta ekainean erakunde sanitarioa alda dezakete mutualistek eta afiliazio-dokumentuarekin parekatutako onuradunek, baldin eta osasun-zerbitzu publikoetan edo osasun-asistentziako erakunde asegurudunetan izena emanda badaude. Ohiko aldaketa-aldi bakoitzean aldaketa bakarra egin daiteke.

Aldaketa-eskari bakarra onartuko da ohiko aldi bakoitzeko. Aldaketarik eskatzen ez duten titularrek urte bakoitzeko abenduaren 31n edo, dagokionean, maiatzaren 31n zeuden erakunde berean jarraituko dute

 

2. Ezohiko aldaketa

2.1 Aldaketa ohiko aldaketa-alditik kanpo

Ohiko aldaketa-alditik kanpo, kasu hauetan baimendu ahal izango da osasun-asistentziako erakunde asegurudunaren edo osasun-zerbitzu publikoen aldaketa:

  • Mutualista aktiboaren destinoa aldatzen denean eta horren ondorioz beste probintzia edo uharte batera joan behar denean.
  • Destino berean jarraitu arren mutualistak etxebizitza beste probintzia edo uharte batera aldatzen duenean.
  • Etxebizitza-aldaketa bat gertatzen denean, titularra beste probintzia edo uharte batera joanda, eta titularra erretiratutako mutualista onuradun bat denean mutualistaren heriotza, banaketa, dibortzioa edo ezkontzaren deuseztasunagatik eta MUFACEk emandako afiliazio-dokumentuarekin parekatutako bat duenean. Eskubide hori urtean behin bakarrik erabili ahal izango da.
  • Mutualistak ukitutako erakundeen idatzizko adostasuna lortzen duenean. Kasu horren barruan sartzen da osasun-sare publikotik edozein erakunde asegurudunera pasatzea, baina ez kontrakoa, ondoko 2.2 epigrafean arautua baitago hori.
  • Mutualista, atzerrian bizi eta/edo lan egiten duten mutualisten osasun-asistentziarako hitzarmenaren babespean egoteko eskubidea azkentzen denean, Itunaren babespeko kolektiboaren parte izatera pasatzen denean, beti ere aldaketa horren kausa ez bada mutualista izateari utzi izana.
  • Osasun-asistentziako arazo batek erasandako titular batzuen aldaketa justifikatzeko inguruabar objektiboak direla eta MUFACEren zuzendaritza orokorrak erakundea hautatzeko aldi berezi bat irekitzea erabakitzen duenean (barruan sartuta, dagokionean, osasun-zerbitzu publikoak).

2.2 Osasun-zerbitzu publikoetara pasatzeko ezohiko aldaketa

Titularrak medikuntzako edo ospitaleko asistentzia-arrazoiengatik eskatzen duenean eta MUFACEren eta GIZARTE SEGURANTZAren arteko batzorde parekide baten onesten duenean. Kasu horretan, eskabidearekin batera, titularrak medikuaren txosten bat aurkeztu beharko du. Bertan jaso beharko dira berak edo bere onuradunek izandako prozesu patologikoaren diagnostikoa eta osasun-sistema publikoko zentro batean tratatzeko arrazoiak. Gainera, espresuki adierazi beharko du bi urtez osasun-zerbitzu publikoetan geratzeko konpromisoa, aldaketa onartzen bazaio.

 

Erakundez aldatzeko prozedura

Prozedura honen bidez ohiko aldaketak egin daitezke osasun-asistentziako erakunde asegurudun pribatuen artean, bai eta erakunde pribatutik osasun-sistema nazionalera pasatzekoak edo kontrakoak ere, osasun-asistentzia bakoitza bizi den autonomia-erkidegoko osasun-zerbitzu publikoen bidez jasotzeko edo alderantziz.

Izapide hori Mufaceren Egoitza Elektronikoaren bidez egin daiteke, eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan, gure bulegoetara joan behar izan gabe, Cl@ve plataformak eskainitako sartzeko metodoen bidez (ziurtagiri digitala, NAN elektronikoa, Cl@ve iraunkorra edo Cl@ve PIN). Cl@ve zerbitzua izena eman nahi baduzu, MUFACEren bulego batzuetan egin dezakezu (zerrenda ). Beste aukera batzuk ere badituzu, esteka honetan .

Gainera, gure bulegoetara joanda ere egin dezakezu, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 16. artikuluan (urriaren 1eko 39/2015) zehaztutako erregistroetako edozeinetan. Erakunde-aldaketa gauzatzeko, mutualistak, eskabidearekin batera, afiliazio-dokumentua edo, dagokionean, afiliazio-dokumentuarekin parekatutako dokumentua aurkeztu beharko ditu.

 Erakundez aldatzeko eskaeraren eredua(Abre en nueva ventana)