accesskey_mod_conten
Bar goiburua gorputza bereizten

Bestelako prestazio osagarriak

Prestazio motak

Prestazio osagarriak

Zer dira?

Asistentzia sanitarioaren prestazio osagarria da: laguntza ekonomiko barematuak gailu jakin batzuen gastuei aurre egiteko.

- Audifonoak
- Eskaren kontrako koltxoi edo koltxonetak (konpresorearekin edo gabe)
- Laringofonoa

Eskuratzeko araubidea eta baldintzak

Audifonorako laguntza ez da bateragarria izango Material Ortoprotesikoaren Katalogoan ezarritako audifonorako prestazioarekin. Audifonoen aldebiko egokitzapena agintzen denean, biek jaso ahal izango dute laguntza.

Audifonoen, eskaren kontrako koltxoien edo koltxoneten edo laringofonoen prestazioen berritze arrunterako gutxieneko epea hogeita lau hilabetekoa izango da, fakturaren datatik hasita.

Ez da bermealdiko konponketarik ordainduko. Artikuluek konponketaren bat behar izanez gero, laguntzaren zenbatekoa, gehienez ere, artikulua eskuratu ahal izateko laguntzaren % 50 izango da, eta eskaerarekin batera produktuaren berme-ziurtagiria aurkeztu beharko da. Kontzeptu honengatik jasotako laguntzak kontuan hartuko dira artikulu horri berritzeko epeak zenbatzeko.

Preskripzioa justifikatuta dagoen patologian espezialista den batek egin beharko du preskripzioa, eta itunpekoa izango da edo titularra adskribatutako erakundean zerbitzu ematen duena.

Eskaerak medikuaren txostena izan beharko du atxikita, diagnostikoarekin eta preskripzioarekin, bai eta dagokion faktura ere. Fakturak, baliozkoa izateko, legezko eta arauzko betekizun guztiak bete beharko ditu. Fakturan jaso beharko dira prezioen eta kontzeptuen xehetasunak eta ordaindu izanaren froga, edo, hala badagokio, ordainagiria erantsi.

Zenbatekoa

Laguntza hauek ekainaren 30eko APU/2245/2005 Aginduaren IV. eranskinean zehaztuta daude.

Bestelako prestazio osagarriak Zenbatekoa
Audifonoa 300
Eskaren kontrako koltxoia edo koltxoneta (konpresorearekin edo gabe) 125
Laringofonoa 1.100

Onuraduna

Altan edo altaren pareko egoeran dauden mutualistak eta onuradunak.

Aurkezteko epea

Prestazio horiek aitortzeko eskubideak ordainagiriaren datatik bost urtera preskribatuko du. Preskripzioa eten egingo da Kode Zibilaren 1973. artikuluan ezarritako ohiko kausak edo mutualitate orokorrean egindako erreklamazioren bat direla medio.

Aurkezteko lekua

Dokumentazioa

Eskabide-eredua(Abre en nueva ventana) (erantsi beharreko dokumentazioa kasuan kasuko eskaera egiteko inprimakian agertzen da)

Araudia

APU/2245/2005 Agindua, ekainaren 30ekoa(Abre en nueva ventana) MUFACEko asistentzia sanitarioaren prestazio osagarriak arautzekoa eta larruazalpeko etengabeko intsulina-infusioko ponpa eramangarrien finantzaketa-prozedura ezartzekoa. II., III. eta IV. eranskinak eguneratu dizkio 2019ko otsailaren 19ko Ebazpenak, Estatuko Funtzionario Zibilen Mutualitatearenak

 

INTERESGARRIA

Eskaren kontrako koltxoia edo koltxoneta (konpresorearekin edo gabe)(FAQ)

audifonoak