accesskey_mod_conten
Bar goiburua gorputza bereizten

Eradoskitzaro naturaleko arriskuaren ondoriozko sorospena

Prestazio-mota

Diru-laguntzak edoskitzaro naturaleko arriskua.

Zertan datza?

Mutualistarentzako prestazio ekonomiko bat da, kasu honetan jasotzekoa: eradoskitzaroko arriskuagatik lanpostua aldatu behar duenean, bere egoerarekin bateragarria den beste bat hartzeko, baina aldaketa hori ezinezkoa denean arrazoi teknikoengatik edo objektiboengatik, edo aldaketa eskatzea zentzuzkoa ez denean arrazoi justifikatuengatik.

Zenbatekoa

Lizentzia-aldiko hirugarren hilabetean sortutako ordainsari osagarrien % 100.

Onuraduna

Bederatzi hilabetetik beherako semearen edo alabaren eradoskitzaro naturalean arriskua izateagatik lizentzia jaso duen mutualista.

Aurkezteko epea

Egoera horretan lehen hiru hilabeteak igarota eskatu ahal izango zaio sorospena MUFACEri.

Aurkezteko lekua

Mufaceren   Egoitza Elektronikoa eguneko edozein ordutan, urteko edozein egunetan, MUFACEren bulegoetara bertaratu behar izan gabe. Ziurtagiri elektronikoa, NAN elektronikoa, Cl@ve iraunkorra edo PIN Cl@vea behar dira. Cl@ve-n erregistratu nahi izanez gero, badira MUFACEren bulego batzuk hori egiteko, hemen ikus dezakezu zein, eta hori egiteko beste modu batzuk ezagutu nahi badituzu, sartu hemen.

 

Gure bulegoetan.  (MUFACE) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1ekoa 39/2015 Legearen 16. artikuluan aipatu erregistroetatik edozeinetan, eta mutualistak zerbitzu ematen duen pertsonal-organoan.

Pertsonal-organoak zuzenean komunikatuko dizkio MUFACEri laugarren hileko lizentzia eta, horrekin batera, ziurtagiri hauek: lizentzia-aldiko hirugarren hilaren hasieran sortutako ordainsari oinarrizko eta osagarriena, eta 91. egunetik aurrera ordaindu gabe utzitako osagarriena.

 

Dokumentazioa

Eskaera eredua (183  KB)Icono pdf

Ordaintzaileari datuak komunikatzeko inprimakia- 145 eredua (257  KB)Icono pdf

Ordaintzaileari inguruabar pertsonalak edo haien aldaketak komunikatzen ez bazaizkio, dagokion atxikipen-tasa aplikatuko da, inguruabar horiek kontuan hartu gabe (Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren Erregelamenduaren 88.2 artikulua)

Araudia

PRE/1744/2010 Agindua, ekainaren 30ekoa, zeinaren bidez arautzen baita egoera hauen aitortza-, kontrol- eta jarraipen-prozedura Estatuko funtzionario zibilen Gizarte Segurantzako araubide berezian: aldi baterako ezintasuna, haurdunaldiko arriskua eta eradoskitzaro naturaleko arriskua.

 

Ebazpena, 2019ko apirilaren 1ekoa, ekainaren 30eko PRE/1744/2010 Aginduko prozeduretan izapidetze elektronikoa ezarri, eta agindu horretan aurreikusitako ereduak eguneratzekoa.