accesskey_mod_conten
Bar goiburua gorputza bereizten

Haurdunaldiko arriskuaren ondoriozko sorospena

Prestazio-mota

Haurdunaldiko arriskuagatiko sorospena

Zertan datza?

Haurdunaldiko arriskuagatik lizentzia lortu duten mutualistek eska dezakete prestazio ekonomiko hau.

Zenbatekoa

Lizentzia-aldiko hirugarren hilabetean sortutako ordainsari osagarrien % 100.

Onuraduna

Haurdunaldiko arriskugatik lizentzia lortu duen mutualista.

Aurkezteko epea

Egoera horretan lehen hiru hilabeteak igarota eskatu ahal izango zaio sorospena MUFACEri

Aurkezteko lekua

- Mufaceren  Egoitza Elektronikoa  eguneko edozein ordutan, urteko edozein egunetan, MUFACEren bulegoetara bertaratu behar izan gabe. Ziurtagiri elektronikoa, NAN elektronikoa, Cl@ve iraunkorra edo PIN Cl@vea behar dira. Cl@ve-n erregistratu nahi izanez gero, badira MUFACEren bulego batzuk hori egiteko, hemen ikus dezakezu zein, eta hori egiteko beste modu batzuk ezagutu nahi badituzu, sartu hemen.

Gure bulegoetan (MUFACE) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1ekoa 39/2015 Legearen 16. artikuluan aipatu erregistroetatik edozeinetan, eta mutualistak zerbitzu ematen duen pertsonal-organoan.

Pertsonal-organoak zuzenean komunikatuko dizkio MUFACEri laugarren hileko lizentzia eta, horrekin batera, ziurtagiri hauek: lizentzia-aldiko hirugarren hilaren hasieran sortutako ordainsari oinarrizko eta osagarriena, eta 91. egunetik aurrera ordaindu gabe utzitako osagarriena.

Dokumentazioa

Eskaera eredua (358  KB)Icono pdf

ordaintzaileari datuak komunikatzeko inprimakia - 145 eredua (257  KB)Icono pdf

Ordaintzaileari inguruabar pertsonalak edo haien aldaketak komunikatzen ez bazaizkio, dagokion atxikipen-tasa aplikatuko da, inguruabar horiek kontuan hartu gabe (Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren Erregelamenduaren 88.2 artikulua)

Araudia

PRE/1744/2010 Agindua, ekainaren 30ekoa, zeinaren bidez arautzen baita egoera hauen aitortza-, kontrol- eta jarraipen-prozedura Estatuko funtzionario zibilen Gizarte Segurantzako araubide berezian: aldi baterako ezintasuna, haurdunaldiko arriskua eta eradoskitzaro naturaleko arriskua.

 

Ebazpena, 2019ko apirilaren 1ekoa, ekainaren 30eko PRE/1744/2010 Aginduko prozeduretan izapidetze elektronikoa ezarri, eta agindu horretan aurreikusitako ereduak eguneratzekoa.