Gaixotasun psikiatriko kronikoa dutenak artatzeko laguntzak
Prestazio-mota
Babes soziosanitarioko laguntzak
Zertan datza?
Prozesu psikiatriko kroniko bat duten mutualistentzako eta onuradunentzako laguntza ekonomikoa, baldin eta giro kontrolatu batean egon behar badute ospitale, zentro edo unitate psikiatriko aitortuetan eta baldin eta ez badute kontingentzia horretarako asistentzia sanitariorako eskubiderik ez eta prestazio hori beste bide batzuetatik estalita ere.
Zenbatekoa
Zenbatekoa 87,00 euro/barneratze-egun izango da gehienez, eta interesdunak ordaindutako kostua izango da muga.
Nor izan daiteke laguntzaren onuradun?
MUFACEren mutualistak edo onuradunak.
Aurkezteko epea
Eskaerak 2025ko abenduaren 31ra arte aurkez daitezke (egun hori barne).
Aurkezteko lekua
- MUFACEren egoitza elektronikoan , eguneko edozein ordutan, urteko edozein egunetan, gure bulegoetara bertaratu behar izan gabe. Indarreko ziurtagiri elektronikoa, NAN elektronikoa, Cl@ve iraunkorra edo Cl@ve PIN behar dira. Cl@ve-n erregistratu nahi baduzu, MUFACEren bulego batzuetan egin dezakezu – hauetan, hain zuzen -. Erregistratzeko beste modu batzuen berri izateko, sartu hemen .
- MUFACEren gure bulegoetan , betiere aldez aurretik hitzordua eskatuta , edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein erregistrotan. Baita posta arrunt bidez ere.
Dokumentazioa
Erantzukizunpeko adierazpena. (119 KB)
Gaixotasun psikiatriko kronikorako laguntzaren erantzukizunpeko adierazpena (46 KB)
Banku-kontua aldatzeko inprimakia (305 KB)
Araudia
- Administrazio Mutualismoaren Erregelamendu Orokorraren 135. artikulua .
- Ebazpena, 2025ko apirilaren 21ekoa
, Administrazio Zibileko Funtzionarioen Mutualitatearena, 2025an babes soziosanitarioko laguntzak emateko deialdia egiten duena (2025ko apirilaren 28ko BOE).