accesskey_mod_conten
Bar goiburua gorputza bereizten

Cl@ve

CL@VE IDENTIFIKAZIOA LORTZEA (PINa edo Iraunkorra), MUFACE-N KUDEAKETA ELEKTRONIKOAK EGITEKO

¿Zer da Cl@ve?

Cl@ve identifikazioari esker, MUFACEren egoitza elektronikoan mota guztietako eskaerak eta izapideak egin daitezke, dela Cl@ve Iraunkorra, dela Cl@ve PINa modalitateetan, euskarri fisikorik erabili edo gure gailuan ziurtagiririk deskargatu behar izan gabe. Administrazio publikoen beste zerbitzu askotan ere erabil daiteke.

¿Zer identifikazio behar dut MUFACEren zerbitzu elektronikoak erabiltzeko?

Egoitza elektronikoko zerbitzuak erabiltzeko, Cl@ve Iraunkorra, Cl@ve PINa, ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa baliatu daitezke.

Hala ere, APParen bidez hortzetako edo begietako prestazioen eskaerak egin nahi badituzu, beti Cl@ve PINa erabili beharko duzu.

¿Zer egin behar dut Cl@ve-n erregistratzeko?

Behin erregistratzea nahikoa da bai Cl@ve PINa, bai Cl@ve Iraunkorra erabili ahal izateko, baina azkena aktibatzeko pauso batzuk gehiago eman behar dira. Horiek hemen ikus ditzakezu: https://clave.gob.es/clave_Home/eu/Clave-Permanente/Preguntas_frecuentes.html.

Bi motatako erregistroak daude, zuk aukeratzen duzun mailaren arabera: oinarrizkoa edo aurreratua. Maila aurreratua gomendatzen dugu, administrazioekin askoz ere izapide gehiago egiteko aukera ematen duelako, baina MUFACEn oinarrizkoarekin nahikoa da.

Erregistro motak eta horretarako kanalak:

*Oinarrizko erregistratzea (ez da beharrezkoa mutualista inora joatea).

 

 

*Erregistratze aurreratua


Aurrez aurre, erregistro-bulego batean Gure Probintzia Zerbitzuak Cl@ve erregistro-bulegoak dira. Ordua eskatuz gero, izapidea bulegoan egin dezakezu.

 

Informazio guztia Cl@ve-ren orrian daukazu. Erregistratzerakoan edo ondoren arazoren bat baldin baduzu, kontsultak egiteko bi kanal espezifiko dauzkazu: