accesskey_mod_conten
Bar goiburua gorputza bereizten

OSASUN LAGUNTZA OSAGARRIAK

  • Protesiak

    Acordeón de Protesiak

    Protesiak

    Zein protesitan egiten du itzulketa MUFACEk?

    Mufaceren finantzatutako material ortoprotesikoaren katalogoan agertzen diren guztiak. Katalogo hori hornitzaileen esku jarri da, eta gure webgunean kontsultatu ahal da.

    Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari / Osasun zerbitzu publikoari atxikitako titularrek, protesi ortopedikoa eskatzen badute, dokumentazioa aurkeztu beharko dute, eta horren biez egiaztatu beharko dute ezen, dagozkien osasun-zerbitzuak erabiliz, protesi hori eskatu baina jaso ez zutela, edo MUFACEk finantzatutakoa baino kopuru txikiagoa jaso zutela.

  • Hortzetako prestazioak

    Acordeón de Hortzetako prestazioak

    Hortzetako prestazioak

    Nola eska daitezke hortzetarako laguntzak?

    2019ko martxoaren 1etik aurrera, lanean ari diren derrigorrezko mutualistek hortzetako eta begietako prestazioen eskaerak gure egoitzan, https://sede.muface.gob.es/?lang=eu orrian dauden "Hortzetako prestazio eskaera" eta "Begietako prestazio eskaera” prozesu elektronikoak erabiliz aurkeztu beharko dituzte. Horretarako, ziurtagiri digitala, NAN elektronikoa edo CL@ve identifikazioa eduki behar dute. Nabarmentzen dugu Cl@ve identifikazioa, inolako txartelik edo beste softwarerik gabe Mufacerekin eta beste administrazio eta erakunde batzuekin elkarreraginean aritzeko aukera ematen duena. Erregistratzeko, ikusi hemen MUFACEren zein bulegotan ematen den zerbitzu hori, edo sartu hona.
    Erretiratutako mutualistek, berezko titulua duten onuradunek eta borondatezko mutualistek hortzetako eta begietako prestazioen eskariak elektronikoki aurkeztu ahalko dituzte nahi dutenean, eta paperean, inprimaki ofizialarekin, urte natural bakoitzeko martxo, irail eta urriko lanegunetan aurkeztu ahalko dituzte, gure bulegoetan, posta arrunt bidez nahiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezartzen diren erregistroen bidez.
    Salbuespen gisa, gertaera eragile bat jasan duen mutualista batek, baldin eta gertaera horren data dela-eta eskubidea 2019ko martxoaren 1etik abenduaren 31ra bitartean preskribitzen bada, aurreko atalean azaldu diren bitartekoak erabiliz aurkeztu ahalko ditu eskaerak, non eta preskripzio hori bost urteko epea igarotzeagatik gertatu ez bada, martxoaren 28ko 375/2010 Errege Dekretuaren, Administrazio Mutualismoaren Erregelamendu Orokorrari buruzkoaren 53.1 artikuluak ezartzen duenaren arabera.

    Aurkeztu beharreko agiriak, eskaera edozein modutan egiten dela ere:

    Protesia ezarri duen edo tratamendua agindu duen odontologoaren, estomatologoaren edo aurpegi-masailetako zirujauaren faktura. Fakturan KONTZEPTUAK ETA PREZIOAK jarri behar dira eta ORDAINDU IZANA JASOTA geratu behar da, edo bestela, ordainketa frogatzen duen ORDAINAGIRIA erantsi. Halaber, zerbitzua BEZetik salbuetsita dagoela azaldu beharko da.
    ORTODONTZIA bada eta onuradunak fakturaren datan 18 URTE BETE BADITU, mediku odontologo edo estomatologoaren edo aurpegi-masailetako zirujauaren txostena, tratamendua zein datatan hasi zen egiaztatzen duena.

     

    Gure semeak ortodontzia-tratamendu bat dauka, baina zenbatekoa zatika ordaintzen dut. Noiz eska dezaket MUFACEren prestazioa?

    Laguntzaren zenbatekoa berbera edo handiagoa duten faktura/fakturak eskura dituzun unetik eska dezakezu prestazioa.

  • Begietako prestazioak

    Acordeón de Begietako prestazioak

    Begietako prestazioak

    Zein laguntza eska dezaket begietako protesietarako?

    Laguntza horien mugak onuradun bakoitzarentzat dira, eta urte naturaleko fakturengatik. Gehienez honako hau eska daiteke:

    Onuradun bakoitzak betaurreko bat, osorik, edo bi kristal aldatzea, urte naturalaren barruan.
    Onuradun bakoitzak bi ukipen-lente, urte naturalaren barruan. Ukipen-lenteak erabili eta botatzekoak badira, kontzeptu horregatik onuradun bakoitzari eman beharreko gehieneko laguntzaren zenbatekoa 30 euro izango da, urte natural bakoitzeko, eta behin soilik eskatu beharko da.
    Ukipen-lenteen eta erabili eta botatzeko ukipen-lenteen prestazioak elkarren artean bateraezinak izango dira, kasu bakoitzean urte natural bakoitzeko gehienez finantza daitezkeen unitateak / gehieneko kopurua gainditzen ez badira ere.

    Nola eska daitezke begietako laguntzak?

    2019ko martxoaren 1etik aurrera, lanean ari diren derrigorrezko mutualistek hortzetako eta begietako prestazioen eskaerak gure egoitzan, https://sede.muface.gob.es/?lang=eu orrian dauden "hortzetako prestazio eskaera" eta "Begietako prestazio eskaera” prozesu elektronikoak erabiliz aurkeztu beharko dituzte. Horretarako, ziurtagiri digitala, NAN elektronikoa edo CL@ve identifikazioa eduki behar dute. Nabarmentzen dugu Cl@ve identifikazioa, inolako txartelik edo beste softwarerik gabe Mufacerekin eta beste administrazio eta erakunde batzuekin elkarreraginean aritzeko aukera ematen duena. Erregistratzeko, ikusi hemen MUFACEren zein bulegotan ematen den zerbitzu hori, edo sartu hona.
    Erretiratutako mutualistek, berezko titulua duten onuradunek eta borondatezko mutualistek hortzetako eta begietako prestazioen eskariak elektronikoki aurkeztu ahalko dituzte nahi dutenean, eta paperean, inprimaki ofizialarekin, urte natural bakoitzeko martxo, irail eta urriko lanegunetan aurkeztu ahalko dituzte, gure bulegoetan, posta arrunt bidez nahiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezartzen diren erregistroen bidez.
    Salbuespen gisa, gertaera eragile bat jasan duen mutualista batek, baldin eta gertaera horren data dela-eta eskubidea 2019ko martxoaren 1etik abenduaren 31ra bitartean preskribitzen bada, aurreko atalean azaldu diren bitartekoak erabiliz aurkeztu ahalko du eskaera, non eta preskripzio hori bost urteko epea igarotzeagatik gertatu ez bada, martxoaren 28ko 375/2010 Errege Dekretuaren, Administrazio Mutualismoaren Erregelamendu Orokorrari buruzkoaren 53.1 artikuluak ezartzen duenaren arabera.

    Honako agiri hauek aurkeztu behar dira, eskaera edozein modutan egiten dela ere:

    Prestazio guztietarako optikariaren edo osasun-administrazioak xede horrekin baimendutako establezimenduaren faktura aurkeztu beharko da, produktua pazienteari beren-beregi egokitu zaiola bermatzeko. Hala ere, lente terapeutikoetarako, oftalmologiako espezialistak egin dezake faktura.
    Oftalmologoaren txostena beharko da ikusmen urrirako laguntza optikoen lehenengo eskarirako, eta betiere lente terapeutikoen laguntzetarako eta begi-mugikortasunaren alterazio larrietarako laguntza prismatikoen laguntzetarako.

     

    Urrutirako betaurreko batzuk erosi ditut eta MUFACEren prestazioa eskatuko dut. Oftalmologoaren graduazioa behar dut?

    Ez. Eskaerarekin batera oftalmologoaren txostena ikusmen urrirako laguntza optikoen lehenengo eskarirako soilik aurkeztu beharko da, eta betiere lente terapeutikoen laguntzetarako eta begi-mugikortasunaren alterazio larrietarako laguntza prismatikoen laguntzetarako.

    Ukipen-lenteen faktura batzuk aurkitu ditut, duela bi urtekoak, eta orduan ez nuen eskatu MUFACEren laguntza. Prestaziorako eskubidea izango nuke?

    Bai. Prestazio horiek onartzeko eskubidea bost urteko epean preskribituko da, fakturaren datatik aurrera. Preskripzio-epea eten egingo da Mutualitate Orokorrari erreklamazioa aurkezten bazaio eta, horrez gain, Kode Zibilaren 1973. artikuluan aipatzen diren arrazoi arruntak gertatzen badira.

    Laguntza eskatzeko bost urteko epea daukazu, fakturaren datatik aurrera. Eskaera egiten den egunean ezarrita dagoena izango da laguntzaren zenbatekoa.

  • Audifonoak

    Acordeón de Audifonoak

    Bi urte baino gehiago igaro dira audifono bat erosteagatik laguntza eskatu nuenetik eta orain beste audifono bat jarri beharko didate. Berriro aurkeztu behar al dut espezialistaren txostena?

    Bai. Audifonoarengatik prestazioa eskatzeko, espezialistaren txostena beharrezkoa da, bai hasierako eskaeran, bai berritzeetan, berritze horiek arruntak nahiz apartekoak direla ere.

    Mufacek prestazio bat eman zidan audifono bat erosteko, eta orain audifono hori konpondu behar dut. Laguntzarik al dago horretarako?

    Bai. Audifonoa erosteko ezarritako laguntzaren % 50 izango da gehienez laguntzaren zenbatekoa, baldin eta audifonoa berme-epearen barruan ez badago; halaber, kopuru hori hartuko da kontuan artikulu bera berritzeko epeak zenbatzeari dagokionez.

    Bi audifono jarri behar dizkidate eta ez dakit laguntzaren bat eskatzerik dudan.

    Bai. Prestazioa posta arrunt bidez eska dezakezu, edo bestela aurrez aurre, MUFACEren edozein bulegotan; horretarako eskaera-inprimakia aurkeztu behar duzu, beteta eta sinatuta, eta horrekin batera honako agiri hauek:

    Patologiari dagokion arloko espezialistaren txostena, zeinak justifikatzen baitu audifonoak jartzeko agindu izana; espezialista horrek itunpean egon behar du, edo bestela, titularra zein entitateri dagoen atxikita eta horretan eman behar ditu zerbitzuak.
    Kontzeptuen eta prezioen xehetasuna azaltzen duen faktura, eta ordainketa egin izana jasota geratzea; bestela, bidezkoa izanez gero, ordainketa egiaztatzen duen ordainagiria eranstea fakturari.

    Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari / Osasun zerbitzu publikoei atxikitako titularrek dokumentazioa aurkeztu beharko dute, eta horren bidez egiaztatu beharko dute ezen, dagozkien osasun-zerbitzuak erabiliz, erakunde eskudunari prestazio hori eskatu ziotela baina jaso ez zutela, edo MUFACEk finantzatutakoa baino kopuru txikiagoa jaso zutela.

  • Eskaren kontrako koltxoi edo koltxoneta (konpresorearekin edo konpresorerik gabe)

    Acordeón de Eskaren kontrako koltxoi edo koltxoneta (konpresorearekin edo konpresorerik gabe)

    Gure ama osasun-etxetik irtengo da eta, medikuak esan duenez, ohean eskaren kontrako koltxoia jarri behar diogu. Laguntzarik al dauka?

    Bai. Prestazioa eska dezakezu:

    A) POSTA ARRUNT BIDEZ,

    B) AURREZ AURRE MUFACEren edozein bulegotan; horretarako inprimakia aurkeztu behar duzu, beteta eta sinatuta.

    Aurkeztu beharreko agiriak, eskaera edozein modutan egiten dela ere:

    Patologiari dagokion arloko espezialistaren txostena, zeinak justifikatzen baitu audifonoak jartzeko agindu izana; espezialista horrek itunpean egon behar du, edo bestela, titularra zein entitateri dagoen atxikita eta horretan eman behar ditu zerbitzuak.
    Kontzeptuen eta prezioen xehetasuna azaltzen duen faktura, eta ordainketa egin izana jasota geratzea; bestela, bidezkoa izanez gero, ordainketa egiaztatzen duen ordainagiria eranstea fakturari.
    Bestalde, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari / Osasun sistema publikoari atxikitako titularrek dokumentazioa aurkeztu beharko dute, eta horren bidez egiaztatu beharko dute ezen, dagozkien osasun-zerbitzuak erabiliz, erakunde eskudunari prestazio hori eskatu ziotela baina jaso ez zutela, edo MUFACEk finantzatutakoa baino kopuru txikiagoa jaso zutela.