accesskey_mod_conten
Bar goiburua gorputza bereizten

Asistentzia sanitarioa aldi baterako atzerriko egonaldietan

Prestazio-mota

Osasun laguntza atzerrian

Zertan datza?

Atzerriko aldi baterako egonaldi batean asistentzia sanitarioa behar duten mutualistek eta onuradunek asistentzia horren ondoriozko gastuak itzultzeko eskubidea izango dute, baldin eta kanpoan zeuden bitartean aurreikusi ezinezko moduan gertatutako edo larriago bihurtutako istripu, gaixotasun, haurdunaldi edo erditzeen ondoriozkoak badira.

Atzerriko aldi baterako egonalditzat hartuko dira sei hilabetetik beherakoak, funtzio publikoarekin lotura dutenean, eta bi hilabetetik beherakoak, arrazoi pribatuengatik egin badira.

Asistentzia emateko, munduko edozein herrialdeko baliabide sanitario publiko edo pribatuak erabiliko dira, onuradunak libreki aukeratuak.

Ez da estaldurarik emango honako egoera hauetan:

  • Jasotako asistentzia edo eskatutako gastuak atzerrirako beste estalduraren batean sartuta egotea, Espainiako edo atzerriko erakunde publiko edo pribatu baten kargura.
  • Dena delako patologia eta gainerako inguruabarrak aztertuta, ikusten denean mutualistak edo onuradunak dagozkion zerbitzu sanitarioak saihesteko asmoa zuela eta atzerriko bidaia beste bitarteko batzuk egiteko baliatu zuela.
  • Asistentzia ebazpeneko 3.1 epigrafean egonaldi mota bakoitzerako zehazten diren gehieneko egonaldiaren ondoren jasotzen denean:

Mutualistak bidaia funtzio publikoarekin lotutako arrazoiengatik egin duenean, egonaldi profesional horren iraunaldi osoan izango dute mutualistak eta berarekin bidaiatzen duten onuradunek atzerrian behar duten asistentzia sanitarioa jasotzeko eskubidea.
Atzerriko egonaldia arrazoi pribatuengatik egin bada, mutualistak eta onuradunek bi hilabetez izango dute estaldura, gehienez ere. Epe horretan, hau da, egonaldia hasi eta bi hilabetetan, premiazko edo atzeratu ezinezko asistentzia sanitarioaren estaldura izango dute.

Europako lurraldera joango bazara, ikusi Europako Osasun Txartelaren erregimenak eta bere Behin-behineko Ordezko Ziurtagiria jasotzen dituen herrialdeei buruzko informazio guztia, bai eta bere indarraldiak ere.

Mutualistek eskatuta, MUFACEk ziurtagiri bat ematen du, bertan egiaztatuta mutualisten eta onuradunen zer asistentzia sanitario sartzen den estalduraren barruan egonaldi bakoitzean, iraunaldia barneeta atal honetako baldintza zorrotzetan, arretaz irakurri behar duzuna. Ziurtagiri hori MUFACEren bulegoetan eska daiteke eta baita Cl@ve, ziurtagiri elektronikoa edo NANa ere egoitza elektronikoan:

Estalitako prestazioen edukia Espainiako lurraldean emandako asistentzia sanitarioaren baliokidea da, osasun-sistema nazionaleko zerbitzu-zorro komunaren eta araubide berezi honetan aplikatzeko xedapen espezifikoetan ezarritako zorro osagarriaren arabera:

  • Asistentzia medikoaren, ospitalizazio kirurgikoen eta ez-kirurgikoen guztizko kostua, protesi kirurgiko finkoak eta ospitalean emandako sendagaiak eta farmaziako gainerako produktuak barne, bai eta zentro sanitario bateko egonaldi edo tratamenduarekin lotutako beste edozein zerbitzu ere, baldin eta haren edukia Espainian emango litzatekeenaren baliokidea bada.
  • Araubide anbulatorioan emandako sendagai eta farmaziako gainerako produktuen kostua, Espainiako lurraldean aplikatzen den ordainketa-araubide berarekin.
  • Prestazio osagarrien guztizko kostua edo dagokion laguntza ekonomikoa, ekainaren 30eko APU/2245/2005 Aginduaren arabera.

Zerbitzu berezien egoeran dauden eta sei hiletik gorako misioetan dabiltzan mutualistek, nazioarteko erakundeen zerbitzuko funtzionario bihurtzen direnek eta horien onuradunek MUFACEren estalduraz ere gozatuko dute, erakundearen bidez dutenaz gain, baldin eta justifikatzen badute babes horrek ez duela mutualitate honek kudeatutakoaren indarra eta hedadura. Era berean, titularrak gastu guztiak edo horien zati bat estaltzen duen edonolako asegururik badu, horren berri eman beharko du titularrak, eta mutualitatearen estaldura subsidiarioa izango da.

Onuradunak

Altan edo parekatutako egoeran dauden mutualistak eta horien onuradunak, erakunde publiko edo pribatu batean egoteak eraginik ez duela.

Aurkezteko epea

Sistema ordaindutako gastuen itzulketa gisa dago antolatuta. Prestazio horiek aitortzeko eskubidea gertakari eragilea jazo eta bost urtera preskribatuko da. Preskripzioa eten egingo da Kode Zibileko 1973. artikuluan ezarritako ohiko kausak edo MUFACEn egindako erreklamazioren bat dela medio.

Aurkezteko lekua

MUFACEren probintziako zerbitzu edo ordezkaritzetan zuzenean edo posta arrunt bidez, eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluko erregistroetan.

Horrez gain, Erregistro Elektroniko Komunean (REC ), ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa baliatuta.

 

Dokumentazioa

Kasu guztietan:

Titularrak sinatutako adierazpena; bertan, atzerriko egonaldiaren arrazoiak eta iraunaldia adieraziko dira, eta gertakarien deskribapen laburra egingo da.
Arrazoi profesionalengatik eginiko egonaldietan, hori egiaztatzeko dokumentuaren kopia aurkeztu beharko da.
Atzerriko hizkuntzetan idatzitako dokumentu guztien itzulpena, gaztelaniaz edo autonomia-erkidegoko hizkuntza koofizialean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen (urriaren 1eko 39/2015) 15. artikuluak dioenaren arabera.
Titularrak asegururik badu, haren estalduraren hedapena eta edukia justifikatzeko dokumentuak.

Kasu bakoitzean, eskabide-ereduan (Abre en nueva ventana) adierazitako dokumentazio aurkeztu beharko da

Prestazio osagarriak jartzeko edo berritzeko gastuen itzulketa eskatzen bada (material ortoprotesikoa, hortzetako edo begietako protesiak eta gainerako prestazioak), prestazio osagarriaren espedientearen eskabide-eredua erabili beharko da, dokumentu horretan bertan adierazitako dokumentuak gehituta eta, beharrezkoa denean, itzulita.

Araudia

Ebazpena, 2014ko ekainaren 26koa  Estatuaren Administrazio Zibileko Funtzionarioen Mutualitatearena, zeinaren bidez atzerrian emandako asistentzia sanitarioa arautzen baita.