accesskey_mod_conten
Bar goiburua gorputza bereizten

Erakunde sanitarioz aldatzea

1. OHIKO ALDAKETA

Urte bakoitzeko urtarrilean erakunde sanitarioa alda dezakete titularrek eta afiliazio-dokumentuaren parekoa dutenek, baldin eta osasun-zerbitzu publikoetan edo asistentzia sanitarioko aseguru-erakundeei atxikita badaude. Aldaketa bakarra egin dezakete ohiko aldaketa-aldi bakoitzean.

Aldaketa-eskaera bakarra onartuko da ohiko aldi bakoitzeko. Ohiko aldaketa egiteko eskaera egiten ez bada, urte bakoitzeko abenduaren 31n atxikita dauden erakunde berean atxikita jarraituko dute.

ESKAERA EGITEKO PROZEDURA ETA BIDEAK

Prozedura honen bidez, ohiko aldaketak egin daitezke asistentzia sanitarioko aseguru pribatuko erakundeetan, bai eta erakunde pribatutik Osasun Sistema Publikora (eta alderantziz) aldatu ere.

Erakunde-aldaketa egoitza elektronikoaren bidez edo orri honetan dagoen inprimakia deskargatuta egin behar da. Inprimakiaren bidez eginez gero, postaz bidali behar diguzu, edo beste erregistro batean aurkeztu. Honela egin behar duzu:

  • Bidali inprimakia posta bidez MUFACEren zure probintzia-bulegora. Helbidea Gure bulegoak   atalean duzu.

Baliabide horiek erabiltzerik ez baduzu, hitzordua eskatu behar duzu zure bulegoan. Dena dela, egoitza elektronikoa, posta arrunta edo erregistro elektronikoa erabiltzea gomendatzen dizugu, kontuan hartuta zenbait bulego lepo egoten direla urte hasieran.

         Erakundea aldatzeko eskaeraren eredua(Abre en nueva ventana)

Bestalde, gogoan izan osasun-txartela zure erakundeak emango dizula, ez MUFACEk:

  • Itunpeko erakunde bat aukeratu bazenuen, astebeteren buruan etxera bidaliko dizute.
  • Osasun Zerbitzu Publikoa aukeratu bazenuen, osasun-zentrora joan beharko zara, eta txartela eskatu beharko duzu.

Ikusi, gainera, erakunde sanitarioari atxikita egotearen ziurtagiriari buruzko informazioa orri honen 3. atalean

 

2. OHIKO ALDITIK KANPOKO ALDAKETA ETA GSIN-RA EZOHIKO ALDAKETA EGITEA (osasun-zerbitzu publikoak)

2.1 Aldaketa ohiko alditik kanpo

Ohiko alditik kanpo, kasu hauetan baimendu ahal izango da asistentzia sanitarioko aseguru-erakundearen edo osasun-zerbitzu publikoekiko atxikipenaren aldaketa:

  • Aktibo dauden mutualistentzat:
    • Destinoa aldatzen denean eta, horren ondorioz, beste probintzia edo uharte batera joan behar denean.
    • Destino berean jarraitu arren etxebizitza beste probintzia edo uharte batera aldatzen duenean.
  • Erretiroa hartuta dauden mutualistentzat edo afiliazio-dokumenturen parekoa duten onuradunentzat (titularra hil delako, harengandik banatu edo dibortziatu delako edo ezkontza nulutzat jo delako), etxebizitza beste probintzia edo uharte batera aldatzen duenean. Eskubide hori urtean behin bakarrik erabili ahal izango da.
  • Ukitutako erakundeen idatzizko adostasuna lortzen duenean. Kasu horren barruan sartzen da osasun-sare publikotik edozein erakunde asegurudunera pasatzea, baina ez kontrakoa, ondoko 2.2 epigrafean arautua baitago hori.
  • Titularra, Atzerriko Osasun Laguntzako Hitzarmenean egoteko eskubidea azkentzen denean, lurralde nazionaleko Itunaren kolektiboaren parte izatera pasatzen denean, betiere aldaketa horren kausa ez bada mutualista izateari utzi izana.
  • Osasun-asistentziako arazo batek erasandako titular batzuen aldaketa justifikatzeko inguruabar objektiboak direla-eta MUFACEren Zuzendaritza Nagusiak erakundea hautatzeko aldi berezi bat irekitzea erabakitzen duenean (barruan sartuta, dagokionean, osasun-zerbitzu publikoak).

Ohiko alditik kanpo aldatzeko prozedura eta bideak

Aldaketa horietarako, 1. atalean deskribatutako ohiko aldaketarako erabiltzen diren bide eta inprimaki berberak erabiliko dira.

        Erakundea aldatzeko eskaeraren eredua(Abre en nueva ventana)

 

2.2 GSINra ezohiko aldaketa egitea (osasun-zerbitzu publikoak)

Titularrak hala eskatzen duenean, berari edo atxikita duen edozein pertsonari eragiten dioten mediku- eta ospitale-asistentziagatik, eta MUFACE-REN eta GIZARTE SEGURANTZAREN arteko Batzorde Paritario batek onartzen duenean (batzorde horrek aurkeztutako dokumentazioa aztertzen du eta Hitzarmenaren eranskinean, 2022ko otsailaren 16ko luzapen- eta aldaketa -gehigarrian emandako idazketan, ezarritako inguruabarrak gertatzen diren baloratzen du), aldaketa onartzea justifika dezaketen irizpideekin.

Gainera, berariaz adierazi beharko du bi urtez osasun-zerbitzu publikoei atxikita egoteko konpromisoa, aldaketa onartzen bazaio.

GSINra (CEINSS) ezohiko aldaketa egiteko prozedura eta bideak

Inprimaki-ereduan nahitaez markatu behar dira aldaketa eskatzeko arrazoiei dagozkien laukiak, eta horiek egiaztatzen eta justifikatzen dituzten dokumentuak erantsi behar dira (ereduan zerrendatzen direnak).

        Mediku- eta ospitale-arrazoiak tarteko, GSINra ezohiko aldaketa egiteko eskaeraren eredua(Abre en nueva ventana)

Eskaera, aldez aurretik hitzordua eskatuta, MUFACEren bulegoetan aurkez daiteke. Bestela, postaz bidal daiteke (kontsultatu gure bulegoak ), baita edozein erregistro publikotan aurkeztu ere.

 

3. ERAKUNDE SANITARIOARI ATXIKITA EGOTEAREN ZIURTAGIRIA

Asistentzia-mota aukeratu ondoren, MUFACEn afiliatu berria bazara edo ohiko aldian (urtarrilean) erakundea aldatu baduzu, erakunde sanitarioari atxikita egotearen ziurtagiria eskuratu ahal izango duzu, bai egoitza elektronikoan bai gure bulegoen bitartez.