accesskey_mod_conten
Bar goiburua gorputza bereizten

Lanbide-gaixotasunaren eta zerbitzu-eginkizunetako istripuaren ondoriozko eskubideak aitortzeko prozedura

Prestazio-mota

Lanbide-kontingentziek eragindako ezintasuna

Zertan datza?

Lanbide-gaixotasunak eta zerbitzu-eginkizuneko edo haren ondoriozko istripuak eragindako eskubideak, administrazio-mutualismoaren ondorioetarako, Mutualitate Orokorrak aitortuko ditu, kontingentzia horiek eragindako prestazioak eman aurretik edo ematearekin batera.

Prozedura hori espediente batekin hasiko da, lesioak zerk eragin zituen edo patologiari hasiera eman zioten inguruabarrak ikertzeko, baita arrazoi edo inguruabar horien eta mutualistak betetako zerbitzu edo zereginaren arteko kausalitate-erlazioa ezartzeko. Espediente horri hasiera emango zaio interesdunak eskatuta edo ofizioz organo eskudunaren ekimenez, funtzionario mutualistaren gaixotasunagatiko lizentzia emateko, hala badagokio. Organo horrek izapidetuko du, ministerio-agindu bidez horretarako ezarritako arauak betez. Agindu horrek xedatzen ditu, orobat, instrukzioak sortutako txostenak zer zehaztapen eduki behar dituen, aipatutako organoak jarduketa osagarriak egitea barne.

Dokumentazioa

Administrazio Publikoetako Langileen Organoek erabili behar duten dokumentua, kausak ikertzeko espedientea hasteko orduan, mutualistari gertatutako istripua dagokion MUFACEko Probintzia Zerbitzuari eta Prebentzio Zerbitzuari jakinarazteko

Istripu-agiria zerbitzuaren betekizunean (87  KB)Icono pdf

Araudia

APU / 2005 / 3554 AGINDUA, azaroaren 7koa (Abre en nueva ventana) zeinak MUFACEk kudeatutako administrazio-mutualitateen esparruan lanbide-gaixotasunetik eta zerbitzu-eginkizuneko istriputik eratorritako eskubideak onartzeko prozedura arautzen duen.