accesskey_mod_conten
Bar goiburua gorputza bereizten

Erakunde medikoa aldatzea

  • Erakunde medikoa aldatzea ohiko aldian (urtarrilean)

    Acordeón de Erakunde medikoa aldatzea ohiko aldian (urtarrilean)

    Bi aukera dituzte mutualistek: edo GSIN / Osasun Sistema Publikoa, asistentzia sanitarioa emateko erakunde gisa, edo aseguru-erakundeak (2024ko abenduaren 31ra arte, ASISA, DKV eta SEGURCAIXA ADESLAS dira).

    Alda naiteke Osasun Sistema Publikotik itunpeko aukerara eta alderantziz? Eta itunpeko aukeran banago jada, aukera dezaket beste erakunde bat?

    Bai. Mutualistek eta afiliazio-dokumentuaren parekoa duten onuradunek, dela GSINra (Osasun Sistema Publikoa), dela asistentzia sanitarioko aseguru-erakundeetara atxikita daudenek, sistema edo erakundea aldatzea eska dezakete urte bakoitzeko urtarrilean.

    Aldaketa-eskaera bakarra onartuko da ohiko aldi bakoitzeko, eta aukeratutako zerbitzuak nahitaezkoak izango dira harik eta hurrengo aldaketa-aldia ireki arte.

    Ohiko aldi horretatik kanpo, kasu jakin batzuetan bakarrik egin ahal izango dira aldaketak. Gainera, betekizunak betetzen badira, ezohiko aldaketa egin daiteke GSINra, mediku- eta ospitale-asistentziako arrazoiak tarteko. Erakunde sanitarioa aldatzea orriko 2. atalean deskribatzen dira prozedura horiek.

    Ez badut aldaketarik egin nahi, nire erakundean jarraitu nahi dudala berretsi behar dut?

    Ez. Aldaketarik eskatzen ez duten titularrek aurreko urteko abenduaren 31n atxikita zeuden erakunde berari atxikita jarraituko dute.

    Nola kudea dezaket ohiko sistema-aldaketa edo asistentzia sanitarioaren erakundearen ohiko aldaketa?

    Zenbait aukera daude:

    Nire onuradunentzako aldaketa eskatu behar dut?

    Ez. Onuradunak erakunde berrira atxikita eta aurrekotik baja emanda geratuko dira mutualistaren une berean.

    Ohiko aldaketak noiztik ditu ondorioak? Erakunde berriari jakinarazi behar diot?

    Aldaketa egoitza elektronikoan (identifikazio digitalarekin izapidetu baduzu) edo MUFACEren zure probintzia-bulegoan egiten den unetik, erakunde berrira atxikita eta aurrekotik baja emanda egongo zara, eta ez da egongo ezein asistentziatarako gabealdirik.

    Ez duzu zertan kudeaketarik egin. MUFACEk jakinaraziko dizkie egindako aldaketak  erakunde medikoei eta GSINri modu telematikoan, egunero, bai eta hitzarmen sanitarioan jasotako osasun- eta farmazia-asistentzia emateko behar den beste edozein datu ere.

    Atxikipen berria egiaztatzeko, sartu MUFACEren «Zure datuak» zerbitzu elektronikoan, edo deskargatu atxikipen-ziurtagiria (hori ere egoitza elektronikoan egin behar duzu). MUFACEk erakundea aldatu eta gero afiliazio-txartelak bidaltzeari utzi dio.

    Osasun-txartelari dagokionez, etxera bidaliko dizu erakundeak astebeteren buruan, itunpeko erakunde batera aldatu bazara. Aldiz, Osasun Zerbitzu Publikora aldatu bazara, osasun-zentrora joan behar duzu txartela eskatzera.

    Noiz jasoko dut erakunde berriaren osasun-txartela?

    Nabarmendu behar da osasun-txartela zure erakundeak emango dizula, ez MUFACEk.

    • GSIN / Osasun Zerbitzu Publikotik itunpeko erakunde batera aldatu bazara, edo jada itunpeko aukera batekoa bazinen eta erakundea aldatu baduzu, erakunde berriko osasun-txartelak etxean jasoko dituzu gehienez zazpi egun naturaleko epean. Behar baduzu, behin-behineko osasun-txartela eska diezaiokezu erakundeari.
    • GSIN / Osasun Zerbitzu Publikora aldatu bazara, osasun-zentrora joan behar zara, eta txartela eskatu.

    Urtarrilean, erakunde-aldaketa eskatu ondoren, urteko hornitzaileen katalogoa kontsultatzen badut eta ikusten badut artatu ohi nauen medikua edo joan ohi naizen zentroa ez dagoela erakunde berriaren koadro medikoan, atzera bota dezaket nire eskaera?

    Aldaketa, eskatu ondoren, ezin da atzera bota. Horregatik, aldaketa-eskaera egin baino lehen, komeni da aukeratutako erakunde berriaren katalogoa kontsultatzea.

    Mutualista izanda, zenbat aldiz aldatu dezaket erakundea?

    Aldaketa urtero eska daiteke aldaketak egiteko ohiko aldian (urtarrilean) edo ezohiko aldian, zenbait kasutan, non eta aldaketa ez den egin itunpeko erakunde batetik GSIN / Osasun Zerbitzu Publikora, ezohiko arrazoiak tarteko. Kasu horretan, bi urte eman behar dira horretan aldaketarik egin ahal izan gabe.

  • Erakunde medikoa aldatzea ezohiko aldian edo ezohiko arrazoiak direla-eta

    Acordeón de Erakunde medikoa aldatzea ezohiko aldian edo ezohiko arrazoiak direla-eta

    Beste leku batera joan naiz bizitzera eta beste helmuga-probintzia batean nago Probintzia berriko MUFACEren bulegoen nire datuak eguneratzeko orduan, aldi berean alda ditzaket sistema eta erakunde sanitarioa?

    Bai. Aktibo dagoen mutualistak, beste probintzia edo uharte batera joan dela eta, helmuga aldatzen duenean, sistema eta/edo erakunde sanitarioa alda ditzake ere. Dagokion eskaera bete behar du, horretarako.

    Urtarrileko ohiko alditik kanpo aldaketak egitea onartzen den salbuespenetako bat da hori. Erakunde sanitarioa aldatzea orriaren 2. atalean dago zehaztuta.

    Amaitu da urtarrila eta erakunde-aldaketa egiteko ohiko aldia, baina, hala ere, aldatu nahi badut, alda dezaket?

    GSIN / Osasun Zerbitzu Publikotik itunpeko erakunde batera aldatzea eta itunpeko erakunde batetik beste itunpeko erakunde batera aldatzea onar daiteke, baldin eta eragindako erakundeek adostasuna ematen badute idatziz aurrez.

    Ezohiko aldian aldaketak egiteko betekizunak eta prozedura Erakunde sanitarioa aldatzea orriaren 2.1 atalean daude zehaztuta.

    Hala ere, ezohiko aldian, itunpeko erakunde batetik Osasun Sistema Publikora aldatzen bada, bestelako ezohiko prozedura bat egin behar da, hurrengo galderaren erantzunean azaltzen den bezala. 

    Egin daiteke itunpeko erakunde batetik GSIN / Osasun Sistema Publikorako aldaketa urtarrileko ohiko aldaketa-alditik kanpo?

    Bai, baina kasu honetan bakarrik: titularrak aldaketa hori eskatzea mediku- eta ospitale-asistentziako arrazoiengatik eskatzea, direla berari eragiten diotenak, direla atxikita duen edozein pertsonari eragiten diotenak, eta MUFACEren eta Gizarte Segurantzaren arteko batzorde paritario batek onartzea.

    Kasu horretan, berariaz adierazi beharko du onartzen duela GSINri bi urtez atxikita emateko betebeharra.

    Ezohiko aldaketa eskatzeko prozedura eta eskaera-eredu espezifikoa Erakunde sanitarioa aldatzea orriaren 2.2 atalean daude zehaztuta.