accesskey_mod_conten
Bar goiburua gorputza bereizten

Pribatutasuna eta datu pertsonalen babesa

MUFACEKO PRIBATUTASUN-POLITIKA ETA DATUEN BABESA

MUFACEn, zure datuen pribatutasuna gordetzea oso garrantzitsua dela uste dugu; hori dela eta, zure informazio pertsonala eta horrekin lotutako eskubideak arreta handiz zaintzen ditugu.

 

Estatuko Administrazio Zibileko Funtzionarioen Mutualitatea (MUFACE) erakunde publiko bat da eta, legez, administrazio-mutualismoaren erregimenean jasotako osasun-estaldura ziurtatu behar du, 4/2000 Errege Dekretuan, ekainaren 23koa, eta 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuan, urriaren 30ekoa, Gizarte Segurantzako Lege Orokorraren testu bategina argitaratu zuena, ezarritako baldintzen arabera.

Lege-betebeharrak betez, Mutualitateak zenbait komunikazio- eta harreman-kanal erabiltzen ditu mutualistekin eta onuradunekin harremanetan jartzeko, hauek besteak beste: Interneteko atari hau ( http://www.muface.es ); atarian datorren egoitza elektronikoa ( https://sede.muface.gob.es/ ); MUFACE izeneko mugikorrerako aplikazioa (IOS eta Androiden deskargatzeko eskuragarri) eta mutualistentzako zenbait informazio-kanal, fisikoak (MUFACE aldizkaria) nahiz elektronikoak (albistegiak, mezu elektronikoak, etab.), eta, gainera, mutualistak artatzeko probintzia mailako zerbitzu-sarea eta arreta-bulegoak ditu Espainia osoan.

Komunikazio-kanal guztietan, batez ere elektronikoetan, MUFACEk bere mutualisten pribatutasuna babesteko politika aktiboa du, Segurtasun Eskema Nazionalean jasotako segurtasun-neurriak aplikatzen ditu. Neurri horietako batzuek, ikuspegi teknikoari dagokionez, sistema informatikoek erabiltzen duten informazio pertsonala modu seguruan eta indarrean dagoen legediaren arabera atzitzea bermatzen dute, datuak MUFACEko mutualistenak edo, lege-betebeharra betetzeko, harremana duten hirugarren batzuenak (erakunde publikoak, enpresak, etab.) diren axola gabe.

Mutualitateak datu pertsonalen trataerarekin lotutako jarduera guztiak datuak babesteko araudi berrienera egokitu ditu, eta kanal guztietan Tratamendu-jardueren Erregistrorako sarbide bat argitaratu du. Bertan, bere jarduketaren barruan sartzen diren jarduerak zehazten dira, eta horietako bakoitzean, honako hau adierazten da: jasotako datuak; horiek tratatzeko legitimazio-oinarria; zertarako biltzen diren (helburua), eta datuak hirugarren batzuei lagatzeko edo ez lagatzeko aukera, tratamendu bakoitzaren ezaugarrien arabera.

Zerbitzurik onena eta erabilera erraz bat eskaintzeko xedez, web-orrian bisitatutako orri kopurua, bisita kopurua, erabiltzaileen jarduera eta erabilera-maiztasuna aztertzen dira. Horretarako, MUFACEk Interneteko zerbitzu-hornitzaileak sortutako informazio estatistikoa erabiltzen du.

MUFACEk bi oinarrizko helbururekin erabiltzen ditu bere web-orriko cookieak:

  • Estatistikoak: cookie hauen helburua da bisitariak erabilitako kanal elektroniko, kanpaina eta kokapen- eta ingurune-informaziorako sarbideari buruzko informazio estatistikoa lortzea. Inoiz ez da informazio pertsonalik jasotzen edota gordetzen, hala nola IP helbideak, erabiltzaile-identifikadoreak edo transakzioetan bildutako datuak.
  • Saiokoak: saioko cookie deritzonak enpresarenak dira, eta zuzenean MUFACEko informazio-sistemetan kudeatzen dira. Alde batetik, cookie hauen helburua da transakzioak edo saioak irauten duen bitartean horri buruzko informazioari eustea, eta, beste alde batetik, erabiltzaileari transakzioak arestian aipatutako kanal elektronikoen bitartez egiteko aukera ematea.

Ondorengo ataletan, honako hau aurkituko duzu: aplikatu beharreko legedia; tratamendu bakoitzaren arduradunaren helbidea; datuen babesaren arloan dituzun eskubideak, bai MUFACEko arduradunaren eta Datuak Babesteko Agentziaren aurrean, eta Datuen Babeserako ordezkariaren helbide elektronikoa, zeinak orientatu eta MUFACEn dituzun datuen babesarekin lotutako edozein zalantza argitzen lagun zaitzakeen.

Gure web-orriko atal honetako informazioaren bidez, zuri buruzko zein datu dugun, nola alda ditzakezun eta erabiltzeari uzteko nola eska diezagukezun azaldu nahi dizugu. Oro har, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduak (EB), 2016ko apirilaren 27koa , (Datuak Babesteko Araudi Orokorra izenez ezaguna) eta 3/2018 Lege Organikoak, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa, aitortutako gainontzeko eskubideak jakinarazi nahi dizkizugu.