accesskey_mod_conten
Bar goiburua gorputza bereizten

Muface-ren web berria

 

Web-orri berriak mutualistarentzako zerbitzuen atari integrala izan nahi du, une bakoitzean eskatutako informazioaren kontsulta erraztuko duen bide bizkor eta malgua.  Horren bitartez, izapideak egitea ahalik eta gehien sinplifikatuko da eta ez da alferreko joan-etorririk egin beharko.

Orrialde berri honek web instituzionaleko aurreko kontzeptua gainditzen du eta bereziki zerbitzuetako web-a izatera pasatzen da. Horrela,  titularrek eta onuradunek modu askoz zuzenago eta intuitiboagoan aurkituko dituzte Mutualitateak eskuragarri jartzen dituen prestazio guztien informazio osoa. Horretarako, diseinuak kontsulten garrantziaren arabera ordenatzen den egiturari erantzuten dio, batez ere osasunaren babesarekin erlazionatuta daudenei.

Informazioaren lokalizazioa eta eskatutako izapideen errealizazioa nabarmen hobetzeko erabilgarritasuna, erabilerraztasun eta nabigazio erraza; HOME ataletik| zerbitzu, koadro mediko eta gida guztietarako sarbide zuzena (atzerrian osasun-asistentzia atzerrian, aldi baterako ezintasuna, larrialdi-baliabideen erabilera…); baliabide elektronikoen bidez Mutualitatearekin zuzeneko komunikazioa.

Azken finean, tresna horren garapena 2017-2020 Bulkada-Planaren barruan dago  eta espero dugu erabilgarritasun handia izan dadila gure mutualistentzat eta MUFACE-pertsonalarentzat ere. Gauzak horrela,  organismoaren modernizazio eta digitalizazio-prozesuan ezin itzulizko eran XXI. mendean finkatzeko balio izan behar du pauso berri honek Gainera, honek balio izan behar du funtsezkoa iruditzen zaigun eta inoiz abdikatu behar ez dugun helburua lortzeko: giza kontaktua, gure bulego-sareko konexio pertsonala, mutualisten arazoen ezaguera hurbila. Eta hori guztia teknologia berriek baimentzen diguten denboraren kudeaketa arrazoizkoenari esker.

Nahi dugu Mutualitateak mutualistari bere probintzia-zerbitzuen bidez, bulego delegatuen bidez edo mutualistarentzako informazio bulegoaren bidez ematen dion arreta web-orri honi esker hobetzea. Hartara, taldearekin zuzeneko komunikazio-tresna egokia izatea du helburu.

 Eskerrik asko guri zeregin ilusionagarri honetan laguntzeagatik.