accesskey_mod_conten
Bar goiburua gorputza bereizten

Plan MUFACE Avanza 2021-2023

2021‑2023 aldirako MUFACE Avanza Plana

 

2021‑2023 aldirako MUFACE AVANZA planean (MUFACEren Batzorde Orokorrak 2020ko abenduaren 23ko bileran onetsi zuen) Mutualitatearen estrategia jasota dago, erakunde publiko gisa duen xede honetan aurrera egiten jarraitzea helburu: mutualisten bizi‑kalitatea hobetzen laguntzea, horretarako, arreta sanitariorik onena emanez, bai eta haien ongizatea bermatzen duten prestazio aukera zabala ere.

Estrategia hori bat dator Lurralde Politika eta Funtzio Publikoaren Ministerioak bultzaturiko modernizazio‑prozesuarekin (MUFACE haren mende dago), eta bat dator, orobat, Espainiak Agenda 2030 eta Garapen Jasangarrirako haren helburuak betetzeko hartutako konpromisoekin.

Horretarako, planak 5 balio ditu ardatz, horietan oinarritzen baita MUFACEren kultura korporatibo berria:

  • Zerbitzu publikoa izateko bokazioa.
  • Pertsonei zuzendutako orientazioa.
  • Kudeaketa bikaina.
  • Probintzia‑zuzendaritzen protagonismoa.
  • Ikuspena.

Planak honako 5 helburu estrategiko hauek lortu nahi ditu, 16 ekintza‑ildo eta 57 proiektutan garatuta:

  • Mutualisten kolektiboarekiko gertutasuna.
  • Pertsonak –hala mutualistak nola Mutualitatearen zerbitzupeko langileak– ardatz dituen kultura.
  • Sinplifikazioa.
  • Berrikuntza, kalitatea, gardentasuna eta kontu‑ematea, Agenda 2030aren eta Gobernu Irekiaren IV. Planaren ildotik.
  • Jasangarritasuna eta gizarte‑erantzukizuna.

Plana urtero garatuko da Urteko Jarduera Plan (UJP) baten bitartez. Urte horretan egin beharreko proiektu zehatzak, horien barneko jarduerak eta zer emaitza espero diren jasoko dira plan horretan. Urte bakoitzaren amaieran UJPren jarraipen‑txostena egingo da, eta lortutako gauzatze‑mailari buruzko informazioa jasoko da bertan, zehaztutako adierazleetan oinarrituta betiere.

Gainera, tarteko ebaluazio bat egiteko aukera ere aurreikusten da, indarraldiaren erdialdean, helburuak betetzeko orduan eragin lezaketen desbideratzeak identifikatu eta zuzentzeko. Indarraldia amaituta, haren eraginkortasunari eta eraginei buruzko ebaluazioa egingo da.

Ondoren jakinarazitako helbideetan dago aipatutako dokumentuen testua, bai eta exekuzio‑laburpen bat eta 2020ko abenduaren 23ko Kontseiluaren ondoren argitaratutako albistea ere (horretan onetsi zuten plangintza‑tresna hau).

2021‑2023 aldirako MUFACE Avanza plana Exekuzio Laburpena

Aldirako MUFACE Avanza Plana 2021-2023(Abre en nueva ventana)

2021eko Urteko Plana