accesskey_mod_conten
Bar goiburua gorputza bereizten

Muface-ren web

ONGIETORRIA

 

Mutualista estimatua:

Ongi etorri Estatuko Administrazio Zibileko Funtzionarioen Mutualitate Orokorraren (MUFACE) webgunera.

MUFACEren izateko arrazoia, administrazio eta zerbitzu publiko gisa, mutualisten eta onuradunen osasuna eta ongizatea bermatzea da. Lurralde nazionalean ditugun probintziako bulegoez eta ordezkaritzez gain, webgune hau da artatzen ditugun pertsonekin elkarreragiteko mahai birtual nagusia.

Zerbitzu-atari integrala da hau: gure prestazioei buruzko informazio-eremuan, egoitza elektronikoa ere aurkituko duzu. Identifikatu ondoren, edozer izapide digitalki egiteko aukera izango duzu.

Orriaren diseinua sinplea da, erabilgarriagoa eta eraginkorragoa izan dadin. Edukia zerbitzuek osasuna babesteko duten garrantziaren arabera egituratu da. Edukia mutualitateko langileek kudeatzen dute, eta zerbitzuak hobetzeko iradokizunei erantzuten diete egunero. Laguntza teknologikoa Administrazio Digitalaren Idazkaritza Nagusiak ematen du.

Mutualitatearen eraldatze digitalaren adierazgarri denez, webgunea balioa emateko tresna dinamikoa izan behar da. Legea betetzeaz aparte, webgune irisgarria, erabilgarria eta erabilia izatea nahi dugu. Gainera, kexa, iradokizun eta zorion-hitzen postontzian mutualistek iradokizunak bidaltzeko aukera dute. Haien iritzia ezagutzea ezinbestekoa da informazioaren kokapena eta izapideak egiteko modua hobetzeko. Bidal itzazu zureak, mutualitatea hobetzeko. 

Webgune hau 2018ko azaroan abiaraztea 2017-2020 aldiko Bultzatze Planaren erronketako bat izan zen –pertsonak leku nabarmenean jartzea zuen helburu–. Pertsonak dira –orain eta beti– kalitatea hobetzeko gure etengabeko prozesuaren helburu.

Hemendik, eskerrak eman nahi dizkizugu zure laguntzagatik, eta zure arazoak azkartasunez kudeatzen laguntzea espero dugu.

SARTU MUFACEREN ZERBITZU-ATARIAN