accesskey_mod_conten
Bar goiburua gorputza bereizten

Lagundutako egoitzetan edo eguneko eta gaueko zentroetan aldi baterako egonaldiak egiteko laguntzak

Prestazio mota

Babes soziosanitarioko laguntzak.

Zertan datza?

Lagundutako egoitzetan eta eguneko eta gaueko zentroetan aldi baterako egonaldiak egiteko laguntzak, egonaldi horien ondoriozko gastuak finantzatzen laguntzeko.

Zenbatekoa

Hileko gehieneko zenbatekoa, ahalmen ekonomikoaren arabera, 908,00 eta 650,00 euro artekoa da, eta hiru hilabeteko muga 2024an.

Laguntzak gastuen itzulketa gisa konfiguratzen dira, eta zentro espezifikoan egindako egonaldiaren iraupenaren arabera emango dira –behar bezala egiaztatu beharko da–.

Zenbatekoaren muga egindako gastua izango da, hori txikiagoa izan bada.

Nor izan daiteke laguntzaren onuradun?

Aldi baterako autonomia galdu dutela-eta –hori egiaztatu egin beharko da– beren etxeetan egun osoz edo egunaren zati batean artatu ezin dituzten MUFACEren mutualistek edo onuradunek eska ditzakete laguntza hauek.

Aurkezteko epea

Eskaerak 2024ko abenduaren 31ra arte aurkez daitezke (egun hori barne).

Aurkezteko lekua

  • MUFACEren egoitza elektronikoan , eguneko edozein ordutan, urteko edozein egunetan, gure bulegoetara bertaratu behar izan gabe. Indarreko ziurtagiri elektronikoa, NAN elektronikoa, Cl@ve iraunkorra edo Cl@ve PIN behar dira. Cl@ve-n erregistratu nahi baduzu, MUFACEren bulego batzuetan egin dezakezu – hauetan, hain zuzen –. Erregistratzeko beste modu batzuen berri izateko, sartu hemen .
  • MUFACEren gure bulegoetan , betiere aldez aurretik hitzordua eskatuta , edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein erregistrotan. Baita posta arrunt bidez ere.

Dokumentazioa

Eskaera-eredua (2305  KB)Icono pdf

Ospitaleko altari buruzko txosten medikoa (34  KB)Icono pdf

Etekinen aitorpena (85  KB)Icono pdf

Pentsioen edo prestazioen aitorpena (47  KB)Icono pdf

Erantzunkizunpeko adierazpena. (85  KB)Icono pdf

Banku-kontua aldatzeko inprimakia (305  KB)Icono pdf

Araudia