accesskey_mod_conten
Bar goiburua gorputza bereizten

Aurreko laguntzen ondorioak luzatzeko laguntzak (2024rako deialdiaren ebazpenaren 9. epigrafea)

Prestazio-mota

Babes soziosanitarioko laguntzak

Zertan datza?

Programa honen helburua da aurreko deialdien ebazpenetan onuradunei emandako dirulaguntzei eutsi ahal izatea, baldin eta, mendekotasun-egoera aitortzea eskatu eta mendekotasun-maila eta -azpimaila zehaztuta izanda, abenduaren 14ko 39/2006 Legean eta hura garatzeko araudian eta aurrekontu-egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna bultzatzeko neurriei buruzko uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, oraindik ez denean efektiboa Autonomia eta Mendekotasunaren Arretarako Sistemaren zerbitzu eta prestazio ekonomikoetarako eskubidea, interesdunei ezin egotz dakizkiekeen kausak tarteko.

Hala ere, ondorioen luzapen horren onuradun izan daitezke Autonomia eta Mendekotasunaren Arretarako Sistemaren organo eskudunaren ebazpenaren arabera mendekotasunik ez dutenek, baldin eta aurreko ekitaldietan laguntza emateko oinarri izan den desgaitasunaren kalifikazioa oraindik ere baliozkoa bada.

Zenbatekoa

Orain arte jasotzen zen eta iraungiko den laguntzari dagokiona, 2024an eguneratu gabe.

Nor izan daiteke laguntzaren onuradun?

2024ko deialdian xedatutakoaren arabera, aurreko deialdian modalitate bereko laguntza lortu dutenak eta honako baldintza hauek betetzen dituztenak izan daitezke onuradunak:

1) Bere egoera ekonomikoa aurreko deialdiarekiko % 5 baino gehiago aldatu ez izana.

2) % 65eko edo gehiagoko desgaitasun-maila aitortuta izatea, edo % 80koa edo gehiagokoa, 65 urtera iristen ez badira (telelaguntzarako izan ezik).

3) Bizikidetza-unitatean edo aurreko laguntza emateko kontuan hartu ziren beste inguruabar batzuetan aldaketarik izan ez izana.

4) Zerbitzu edo prestazio ekonomikorik eman ez izana Autonomia eta Mendekotasunaren Arretarako Sistemaren bidez.

5) 9.1 epigrafearen azken lerrokadan aurreikusitako baldintza betetzea.

 

Aurkezteko epea

Eskaerak 2024ko abenduaren 31ra arte aurkez daitezke (egun hori barne).

Aurkezteko lekua

  • Estatuko Administrazio Orokorraren Erregistro Elektroniko Erkidearen bitartez , eguneko edozein ordutan, urteko edozein egunetan, gure bulegoetara bertaratu behar izan gabe. Indarreko ziurtagiri elektronikoa, NAN elektronikoa, Cl@ve iraunkorra edo Cl@ve PIN behar dira. Cl@ve-n erregistratu nahi baduzu, MUFACEren bulego batzuetan egin dezakezu – hauetan, hain zuzen –. Erregistratzeko beste modu batzuen berri izateko, sartu hemen .
  • MUFACEren gure bulegoetan , betiere aldez aurretik hitzordua eskatuta , edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein erregistrotan. Baita posta arrunt bidez ere.

Dokumentazioa

Eskaera-eredua (470  KB)Icono pdf

Laguntza-modalitatea aldi baterako aldatzeko eskaera (68  KB)Icono pdf

Pertsona fisikoek emandako zerbitzuetarako ordainagiria (45  KB)Icono pdf

Erantzukizunpeko adierazpena. (57  KB)Icono pdf

145. eredua - Datuak komunikatzea ordaintzaileari (832  KB)Icono pdf

Ordaintzaileari inguruabar pertsonalak edo horien aldaketak jakinarazten ez bazaizkio, dagokion atxikipen-tasa aplikatuko da, inguruabar horiek kontuan hartu gabe (Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren Erregelamenduaren 88.2 artikulua).

Araudia