accesskey_mod_conten
Bar goiburua gorputza bereizten

Aseguru-erakundeek emandako asistentzia sanitarioaren gaineko erreklamazioak

Probintzia Zerbitzuan aurkeztu ahalko dira asistentzia sanitarioarekin zerikusia duten erreklamazioak. Horretarako, Hitzarmenak babesten dituen zer prestazio eskatzen diren adierazi beharko da, eta, hitzartuta ez dauden bitartekoak erabiliz gero, zergatik erabili ziren ondo azaldu. Bi kasuetan, erreklamazioa justifikatzen duten agiri guztiak aurkeztu beharko dira eskaerarekin batera: preskripzio medikoak (esaterako, proba diagnostikoenak, tratamenduenak eta ebakuntza kirurgikoenak), medikuaren txostenak (adibidez, larrialdietako txostena eta 112 zerbitzuarena), eta, hala badagokio, beste egiaztagiri batzuk (adibidez, poliziaren, lankideen, senideen, bizilagunen edo atezainaren adierazpenak eta telefono-deien frogagiriak) edo fakturak (asistentziakoak, garraiobideetakoak, etab.).

Mufacek, Erakundeak proposatutako erreklamazioari dagokionez zer jarrera duen ezagutu ondoren, berarekin zuzenean ebatzi ezin bada, Erakundearen eta Mufaceren arteko Probintzia Batzorde Mistora eramango du gaia (hilero biltzen dira). Batzorde Misto horrek erabakirik hartzen ez badu, Erakundearen eta Mufaceren arteko Estatu mailako Batzorde Mistoak aztertu beharko du kasua.

Edonola ere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legean aurreikusten diren aurkaratze-bide guztiak irekita daude.

Erreklamazioa aurrez aurre, postaz edo Erregistro Elektroniko Komunaren bitartez (REC) aurkeztu ahalko da. Azken aukera erabiltzeko, ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa behar da.

 

 

Erreklamazioen formularioa (189  KB)Icono pdf