accesskey_mod_conten
Bar goiburua gorputza bereizten

Produktu dietetikoen gastuak eta farmaziako gastuak itzultzea

Prestazio-mota

Farmezeutikoa

Zertan datza?

Estaldura publikoko farmaziako eta dietetarako produktuen erosketa-gastuen itzulketa da, kasu hauetan:

  • 1-Espainian merkaturatzen ez diren sendagaiak, organismo eskudunen bidez eskuratutakoak.
  • 2-Preskripzioa ezin izan denean Mufaceren errezetarekin egin premiagatik edo kanpoko fakultatibo batengana jo behar izateagatik.
  • 3-Preskripzioaren momentuan errezeten liburuxka aurkeztu ezin izan deneko salbuespeneko kasu justifikatuak.
  • 4-Sendagai edo patologia jakin batzuen errezetengatik ordaindutako ekarpenen itzulketa (kaltzitonina Pageten gaixotasunean, GIB/hiesa duten pazienteak, fibrosi kistikoa).
  • 5-Familiako hiperkolesterolemia heterozigotikoa duten pazienteek sendagai jakin batzuen errezetengatik ordaindutako ekarpenen itzulketa.
  • 6-Haurrentzako arnasketa-ganbera jakin batzuengatik ordaindutakoaren itzulketa.
  • 7-Zerbitzu-aldiko istripuen edo gaixotasun profesionalen ondoriozko sendagaien ekarpenen itzulketa.

Era berean, gastuen itzulketa berezia ere barne hartzen du, erakundeetako zentroen bidez, kasu hauetan:

  • 1- «Erabilera errukiorreko» araubidean erabilitako sendagaiak.
  • 2-Ospitaleko diagnostikoko sendagaiak, ospitaleko farmazia-zerbitzuak kanpoko pazienteei edo paziente anbulatorioei emandakoak.

Zenbatekoa

1., 2. eta 3. kasuetan ordaindutako kopuruaren eta dagokion ekarpenaren arteko aldea itzuliko da.
4. eta 5. kasuetan ordaindutako ekarpenaren eta dagokion ekarpen murriztuaren arteko aldea itzuliko da.
6. kasuan ordaindutako kopuruaren eta dagokion ekarpen murriztuaren arteko aldea itzuliko da.
7. kasuan ekarpen guztia itzuliko da.
Itzulketa bereziaren 1. kasuan sendagaiaren ospitaleko prezioa itzuliko da.
Itzulketa bereziaren 2. kasuan sendagaiaren ospitaleko prezioa itzuliko da (ospitaleko diagnostikoko sendagaiak, kupoi zigilurik gabe).

Onuraduna

Altan edo parekatutako egoeran dauden mutualistak eta horien onuradunak, erakunde mediko publiko edo pribatu batean egoteak eraginik ez duela.

Aurkezteko lekua

MUFACEren egoitza elektronikoan , eguneko edozein ordutan, urteko edozein egunetan, MUFACEren bulegoetara bertaratu behar izan gabe. Ziurtagiri elektronikoa, NAN elektronikoa, Cl@ve iraunkorra edo PIN Cl@vea behar dira. Cl@ven izena eman nahi baduzu, Cl@veren erregistroa egiten duen Mufaceren bulegoetako batera joan zaitezke ( zerrenda ). Hori egiteko beste bulego edo bitartekoak ezagutu nahi badituzu, egin klik hemen .

Zuzenean edo posta arruntaren bidez, MUFACEren probintzia-zerbitzuetan edo ordezkaritza-bulegoetan.

 

Dokumentazioa

 

Araudia

Administrazioko Mutualismoaren Araudi Orokorraren 75., 76., 85., 86. eta 87. artikuluak

Uztailaren 24ko 1/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 102.9 artikulua ( Sendagaien eta osasun-produktuen bermeen eta erabilera arrazionalaren Legearen testu bategina onartzen duena)