accesskey_mod_conten
Bar goiburua gorputza bereizten

Información Coronavirus para mutualistas.

Vea por favor la versión en castellano de este aparado y disculpe las molestias.

KORONABIRUSARI BURUZKO MUTUALISTENTZAKO INFORMAZIOA MUCAFE-REN ESTALDURA: ZER EGIN SINTOMARIK BADUZU EDO KONTAKTUA BAZARA. MUFACEk mutualista eta onuradun guztiei gogorarazi nahi die erabateko estaldura dutela nazioarteko larrialdi honetan, atxikipen publikokoak nahiz pribatukoak badira, Estatuko Osasun Sistemako gainerako erabiltzaileak bezala. Sintomak dituztenek dagokien asistentzia sanitarioko sistemara jo behar dute. Aldiz, kontaktu direnen eta sintomarik ez dutenen kasuan, zaintza epidemiologikoko egoera batean egongo ginateke, eta autonomia-erkidego bakoitzeko osasun publikoa arduratuko da.(*). COVID-19AREKIN BATERAGARRIAK DIREN SINTOMAK BADITUZU SARS-CoV-2agatiko infekzio akutuarekin bateragarriak den sintomarik izanez gero, mutualistek, hala behar badute, beren atxikipenaren arabera eskura dituzten baliabideetara jo behar dute: • GSINari atxikitako mutualistak bitarteko publikoetara joango dira. • Aseguru-erakundeei atxikitako mutualistak dagokion erakundearekin hitzartutako baliabideetara joango dira (LMAko medikua edo Larrialdiak Koordinatzeko Zentroa, sintomen arabera). SARS-CoV-2agatiko infekzio akutuarekin bateragarriak diren sintomak hauek dira: • Arnas sintoma akutuak; hau da, azken 10 egunetan hauek bat-batean hastea: eztula, disnea, eztarriko mina edo errinorrea, sukarrarekin edo sukarrik gabe. • Bestelako sintomak: anosmia, ageusia, beherakoa, bularreko mina eta zefalea, besteak beste. “COVID-19ari aurre egiteko zaintza- eta kontrol-estrategia, pandemiaren bigarren fasearen ondoren” dokumentuaren arabera (2022ko martxoaren 23an argitaratu zuen Osasun Ministerioak), honako kasu hauetan bakarrik egin behar da infekzio akutuaren proba diagnostikoa: • Pertsona zaurgarriak: 60 urte edo gehiago dituztenak, immunodeprimituak (kausa intrintseko edo estrintsekoak) eta haurdunak. • Arlo zaurgarriekin lotuta daudenak: osasun-zentro asistentzialak, zentro sanitarioak eta eguneko zentroak, espetxeak eta pertsona instituzionalizatuak dituzten beste zentro batzuk. • Behe-arnasbideen infekzioa dutenak eta ospitaleko ingresua behar dutenak. • Azken 14 egunetan interesa edo kezka pizten duen aldaera bat dagoen eskualdeetara bidaiatu dutenak. Sintoma arinak dituztenek edo asintomatikoek ez dute isolaturik egon beharko. Ez da beharrezkoa autodiagnostikoko proba positiboen konfirmazioa. Isolatuta egon behar ez bada ere, azkeneko kontaktutik edo sintomak hasten direnetik kontatzen hasita 10 egunez kontuz ibili behar da, eta ahalik eta gehien murriztu behar dira gizarte-interakzioak. Gainera, maskara erabili behar da beti eta eskuak ondo garbitu behar dira. Pertsona zaurgarriekin egotea saihestu behar da batik bat. KONTAKTU ESTUA Kontaktu estuei dagokienez, zaurgarritzat jotako arloetan bakarrik egingo da identifikazioa. Dagokien pertsonei jarraipenaren 3-5 egunetara infekzio akutuaren proba diagnostiko bat egiteko eskatuko zaie, dagokion autonomia-erkidegoko osasun publikoak hala uste badu. Proba hori zaintza epidemiologikoaren barruan dago eta, beraz, erakundearen estalduratik kanpo dago. Kontaktu estuek ez dute berrogeialdirik egingo. Nolanahi ere, azkeneko kontaktutik edo sintomak hasten direnetik kontatzen hasita 10 egunez kontuz ibili behar da, eta ahalik eta gehien murriztu behar dira gizarte-interakzioak. Gainera, maskara erabili behar da beti eta eskuak ondo garbitu behar dira. Pertsona zaurgarriekin egotea saihestu behar da batik bat. • HITZARTUTAKO ERAKUNDEEN HARREMANETARAKO DATUAK ETA PROBAK BAIMENTZEKO BIDEAK. (*) Indarrean dagoen legeriaren arabera, osasun publikoaren zerbitzu-zorroak zaintza epidemiologikoa barne hartzen du. Zaintza epidemiologiko horrek, irailaren 15eko 1030/2006 Errege Dekretuaren I. eranskineko 1.2.2 atalaren arabera (1030/2006 Errege Dekretua, Estatuko Osasun Sistemaren zerbitzu komunen zorroa eta hura eguneratzeko prozedura ezartzen dituena), agente kutsakor, fisiko, kimiko edo biologikoek eragindako agerraldiei eta epidemia-egoerei, alertei, krisiei, larrialdiei eta hondamendi sanitarioei erantzutea barne hartzen du. Estatuko Osasun Sistemaren Kohesioari eta Kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legearen laugarren xedapen gehigarriaren arabera, MUFACEk, ISFASek eta MUGEJUk Estatuko Osasun Sistemaren zerbitzu-zorroaren edukia bermatu behar dute, baina osasun publikoaren arloan, Estatuko Osasun Sistemaren zerbitzu-zorrotik salbuesten dira mutualitate horien esparruan zaintza epidemiologikoko jarduketak eta epidemiak eta hondamendiak prebenitu eta kudeatzearekin lotuta dauden eta osasuna babestu eta sustatzeko diren ekintza orokorrak.

MUCAFE-REN ESTALDURA: ZER EGIN SINTOMARIK BADUZU EDO KONTAKTUA BAZARA.

MUFACEk mutualista eta onuradun guztiei gogorarazi nahi die erabateko estaldura dutela nazioarteko larrialdi honetan, atxikipen publikokoak nahiz pribatukoak badira, Estatuko Osasun Sistemako gainerako erabiltzaileak bezala. 

Sintomak dituztenek dagokien asistentzia sanitarioko sistemara jo behar dute. Aldiz, kontaktu direnen eta sintomarik ez dutenen kasuan, zaintza epidemiologikoko egoera batean egongo ginateke, eta autonomia-erkidego bakoitzeko osasun publikoa arduratuko da.(*).

COVID-19AREKIN BATERAGARRIAK DIREN SINTOMAK BADITUZU

SARS-CoV-2agatiko infekzio akutuarekin bateragarriak den sintomarik izanez gero, mutualistek, hala behar badute, beren atxikipenaren arabera eskura dituzten baliabideetara jo behar dute:

  • GSINari atxikitako mutualistak bitarteko publikoetara joango dira.
  • Aseguru-erakundeei atxikitako mutualistak dagokion erakundearekin hitzartutako baliabideetara joango dira (LMAko medikua edo Larrialdiak Koordinatzeko Zentroa, sintomen arabera).

SARS-CoV-2agatiko infekzio akutuarekin bateragarriak diren sintomak hauek dira:

  • Arnas sintoma akutuak; hau da, azken 10 egunetan hauek bat-batean hastea: eztula, disnea, eztarriko mina edo errinorrea, sukarrarekin edo sukarrik gabe.
  • Bestelako sintomak: anosmia, ageusia, beherakoa, bularreko mina eta zefalea, besteak beste.

“COVID-19ari aurre egiteko zaintza- eta kontrol-estrategia, pandemiaren bigarren fasearen ondoren” dokumentuaren arabera (2022ko martxoaren 23an (Abre en nueva ventana) argitaratu zuen Osasun Ministerioak), [(Abre en nueva ventana)]  honako kasu hauetan bakarrik egin behar da infekzio akutuaren proba diagnostikoa:

  • Pertsona zaurgarriak: 60 urte edo gehiago dituztenak, immunodeprimituak (kausa intrintseko edo estrintsekoak) eta haurdunak.
  • Arlo zaurgarriekin lotuta daudenak: osasun-zentro asistentzialak, zentro sanitarioak eta eguneko zentroak, espetxeak eta pertsona instituzionalizatuak dituzten beste zentro batzuk. 
  • Behe-arnasbideen infekzioa dutenak eta ospitaleko ingresua behar dutenak.
  • Azken 14 egunetan interesa edo kezka pizten duen aldaera bat dagoen eskualdeetara bidaiatu dutenak.

Sintoma arinak dituztenek edo asintomatikoek ez dute isolaturik egon beharko. Ez da beharrezkoa autodiagnostikoko proba positiboen konfirmazioa.

Isolatuta egon behar ez bada ere, azkeneko kontaktutik edo sintomak hasten direnetik kontatzen hasita 10 egunez kontuz ibili behar da, eta ahalik eta gehien murriztu behar dira gizarte-interakzioak. Gainera, maskara erabili behar da beti eta eskuak ondo garbitu behar dira. Pertsona zaurgarriekin egotea saihestu behar da batik bat.

KONTAKTU ESTUA

Kontaktu estuei dagokienez, zaurgarritzat jotako arloetan bakarrik egingo da identifikazioa. Dagokien pertsonei jarraipenaren 3-5 egunetara infekzio akutuaren proba diagnostiko bat egiteko eskatuko zaie, dagokion autonomia-erkidegoko osasun publikoak hala uste badu. Proba hori zaintza epidemiologikoaren barruan dago eta, beraz, erakundearen estalduratik kanpo dago.

Kontaktu estuek ez dute berrogeialdirik egingo. Nolanahi ere, azkeneko kontaktutik edo sintomak hasten direnetik kontatzen hasita 10 egunez kontuz ibili behar da, eta ahalik eta gehien murriztu behar dira gizarte-interakzioak. Gainera, maskara erabili behar da beti eta eskuak ondo garbitu behar dira. Pertsona zaurgarriekin egotea saihestu behar da batik bat.


HITZARTUTAKO ERAKUNDEEN HARREMANETARAKO DATUAK ETA PROBAK BAIMENTZEKO BIDEAK.

(*) Indarrean dagoen legeriaren arabera, osasun publikoaren zerbitzu-zorroak zaintza epidemiologikoa barne hartzen du. Zaintza epidemiologiko horrek, irailaren 15eko 1030/2006 Errege Dekretuaren I. eranskineko 1.2.2 atalaren arabera (1030/2006 Errege Dekretua, Estatuko Osasun Sistemaren zerbitzu komunen zorroa eta hura eguneratzeko prozedura ezartzen dituena), agente kutsakor, fisiko, kimiko edo biologikoek eragindako agerraldiei eta epidemia-egoerei, alertei, krisiei, larrialdiei eta hondamendi sanitarioei erantzutea barne hartzen du.

Estatuko Osasun Sistemaren Kohesioari eta Kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legearen laugarren xedapen gehigarriaren arabera, MUFACEk, ISFASek eta MUGEJUk Estatuko Osasun Sistemaren zerbitzu-zorroaren edukia bermatu behar dute, baina osasun publikoaren arloan, Estatuko Osasun Sistemaren zerbitzu-zorrotik salbuesten dira mutualitate horien esparruan zaintza epidemiologikoko jarduketak eta epidemiak eta hondamendiak prebenitu eta kudeatzearekin lotuta dauden eta osasuna babestu eta sustatzeko diren ekintza orokorrak.

   (Abre en nueva ventana)